Edukira zuzenean joan

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak

Enzo Cucchi, Mendebaldeko gordailua (Deposito occidentale), 1986

Info gehiago

Julian Schnabel, Fakirrak (Fakires), 1993

Info gehiago

Iruzkinak

Julian Schnabel, Espainia (Spain), 1986

Pintura Neoespresionista joera nazioartean sortu zen Arte Minimalistak eta Kontzeptualak menderatutako bi hamarkadaren ondoren, 1960ko eta 1970eko hamarkaden ostean, mugimendu horiei erantzuteko. Horrela, nolabait ere, arte-tradizioetara bueltatu ziren eta keinuzko joera eta gai figuratiboak berreskuratu zituzten artistek. Horrek erabateko orientazio-aldaketa ekarri zuen XX. mende amaierako artegintzan.

Testuinguru horretan, Julian Schnabel-ek zeregin garrantzitsua izan zuen; bere lan neoespresionista Bad Painting (pintura txarra) terminoarekin lotu ohi da. Termino hori New Yorkeko New Museumek 1970eko hamarkadaren amaieran antolatutako erakusketa batean sortu zen. Alabaina, Schnabelek ez zuen parterik hartu erakusketa horretan. Antolatzailea Marcia Tucker izan zen, eta bertako lanak “figurazioko estilo pertsonalen mesedetan marrazketaren kontzeptu tradizionalei uko egiten” ziotela esan zuen. Tuckerrek zera gehitu zuen: “irudikapen zehatza mespretxatzean eta arteari buruzko ohiko jarrera ukatzean, bad painting delakoa, aldi berean, dibertigarria eta emotiboa da, eta, sarritan, zalapartaria, gustu onaren arauak mespretxatzeagatik”.

Schnabelek ospea lortu zuen 1970eko hamarkadaren amaieran apurtutako plater zatien bidez egindako koadroengatik. Poliesterreko erretxina batean sartzen zituen eta olio-pinturazko enpastatu lodiz estali; irudi oso adierazkorrak ziren.

Artelan horiek, neurri handikoak, Schnabelek Bartzelonara eginiko bidaia baten ondoren egin zituen. Bertan, Antonio Gaudí arkitekto katalanaren trencadí edo argamasaz lotutako zeramikazko zatien mosaikoa ezagutu zuen.

Horietan, pinturaren azalerari —berez adierazkortasun handiz betea, pintzelkada agresiboaren bidez— baxera-zatiak sartzen zizkion, katilu eta plater apurtuena. Zati horiek pintura aldatzen dute eta emaitza testura dardarkariko eta gai desitxuratuko lanak dira.

Lan horietan, artearen maisulanetatik ateratako irudiak daude, besteak beste: Picasso-ren eta El Greco-ren lanetatik ateratakoak. Horiek antropologia kutsua duten osagaiekin nahasten dira, esaterako, Mexikoko kultura prehispanikotik hartutako objektuekin.

Artelan honen erdialdean ageri den burua Schnabelen artelanean errepikatzen da, eta anbiguotasunez betea dago; ez dakigu zezena edo zezenkaria den. Kasu honetan, zezen-plaza batean dago, behar duenean zezenkaria zenetik babesten den barreraren ondoan: ezkutalekuan.

Schnabelek beti atsegin izan du Espainiako kultura, eta hala gogorarazten digu artelan honetan nagusitzen diren koloreen bidez.

BESTE ATALAK

Sarrera

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Mark Rothko, Titulurik gabea, 1952–53

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Willem de Kooning, Villa Borghese, 1960

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Yves Klein, Antropometria urdin handia (ANT 105) [La Grande Anthropométrie bleue (ANT 105)], ca. 1960

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Antoni Tàpies, Anbrosia (Ambrosia), 1989

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Robert Motherwell, Iberia, 1958

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Clyfford Still, Titulurik gabea, 1964

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jorge Oteiza, Irekiera handia duen kutxa hutsa (Caja vacía con gran apertura), 1958, eta Bi triedroen elkartzeak sortutako kutxa metafisikoa. Leonardori omenaldia (Caja metafísica por conjunción de dos triedros. Homenaje a Leonardo), 1958

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Bi ibaien lurra (Zweistromland), 1995, eta Gau-ordena ospetsuak (Die berühmten Orden der Nacht), 1997 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer. Berenize (Berenice), 1989 eta Ekiloreak (Tournesols), 1996

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Gerhard Richter, Itsas paisaia (Seestück), 1998

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Cy Twombly, Komodori buruzko bederatzi gogoeta (Nine Discourses on Commodus), 1963 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Robert Rauschenberg. Gabarra (Barge), 1962−63

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Andy Warhol, Ehun eta berrogeita hamar Marilyn koloretsu (One Hundred and Fifty Multicolored Marilyns), 1979 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Sigmar Polke, Kathreiner, goizean, zakila tente (Kathreiners Morgenlatte), 1969–79

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Eduardo Chillida, Sakona airea da (Lo profundo es el aire), 1996 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Eduardo Chillida, Izpirituarentzako espazioa (Espacio para el espíritu), 1995

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Miquel Barceló, Uholdea (Le Déluge), 1990

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Irudien gatazka (Bilderstreit), 1980

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Gilgamesh eta Enkidu zedro-basoan II (Gilgamesh und Enkidu im Zedernwald II), 1981

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Eguzki-ontzia (Das Sonnenschiff), 1984–1995

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Georg Baselitz, Lenin andrea eta urretxindorra (Mrs Lenin and the Nightingale), 2008

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Francesco Clemente, Amaren gela (La stanza della madre), 1995–97

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Miquel Barceló, Akerra eta ahuntza (Cabrit i cabrida), 1992

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jean-Michel Basquiat, Moises eta egiptoarrak (Moses and the Egyptians), 1982

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jean-Michel Basquiat, Napoliko gizona (Man from Naples), 1982