Edukira zuzenean joan

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak

Yves Klein, Antropometria urdin handia (ANT 105) [La Grande Anthropométrie bleue (ANT 105)], ca. 1960

Info gehiago

Robert Motherwell, Iberia, 1958

Info gehiago

Iruzkinak

Antoni Tàpies, Anbrosia (Ambrosia), 1989

Izenburua:
Antoni Tàpies, Anbrosia (Ambrosia), 1989
Erakusketa:
Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
Gaiak:
Gizakia | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Sinbologia | Tamaina | Espiritualtasuna | Introspekzioa
Mugimendu artistikoak:
Arte informala
Artelan motak:
Grafitia | Pintura
Aipatutako artistak:
Tàpies, Antoni

Antoni Tàpies-ek elkarri lotuak dauden bi mihise hauek margotu zituen, diptiko monumental gisara, 1989an. Artelanak horma baten azalera gogorarazten digu, Tàpiesek erabilitako teknikari esker: pigmentua testura emateko substantzia ez-organikoekin nahastu zuen, kasu honetan, marmol-hautsarekin (lurra eta harea ere gehitu ohi zituen). Artistak ustekabean aurkitu zuen horma, eta bere lanaren identitate-ezaugarri bilakatu zen.

“Horma nolabait ustekabean aurkitu nuen irudia da. Pintura-saio batzuen ondoren izan zen; borrokan arin nintzen material plastikoarekin eta hainbeste harramazkaz betetzen ari nintzen, bat-batean, ezen koadroa aldatu egin zen; jauzi kualitatiboa eman zuen eta azalera bare eta lasai bilakatu zen. Horma bat margotu nuela ohartu nintzen, eta nire abizenarekin lotura zuen”. [Tàpiesen esana]

Artelanaren azalera zurixkan, latzean eta arrailtsuan grafitiak daude eta artelanean zeregin garrantzitsua dute; funtzio ikonografikoa eta alegorikoa dute, artistaren barneko mundua aditzera ematen dute: introspekzio-ariketa bat dira, eta, besteak beste heriotza eta bizitza, bakardadea, gizakiaren isolamendua eta sexualitatea dituzte gai. Ahalmen oroitarazle handiko zeinuen bidez adierazi zuen artistak hori guztia, sarritan arteen eta sinboloen tradizioa oinarri.

“Berrogeita hamar urtez, gurutzeak nire lanean funtsezkoak direla azpimarratu dut; gurutzea, gainera, nire abizenaren inizialtzat eta nire lanaren ikurtzat hartu dut”. [Tàpiesen esana]

Baliabide eta teknika arruntak eta oinarrizkoak erabiliz irudikatuak daude sinbolo horiek. Gauzen jatorriaz hitz egiten digute. Artelanaren izenburuak erreferentzia egiten dio ustez jainko greziarrak hilezkor egiten zituen nektar ospetsuari. Izan ere, behatzaileari artearen botere espirituala eta onuragarria transmititzen saiatzen zen Tàpies.

Asmo hori Tàpiesen lanaren oinarrian dago: gauzarik umilenak eta arruntenak eraldaketa sorrarazteko ahalmena dutela uste zuen. Europan Arte Informal gisa ezagutu zenarekin bat egiten zuten beste artista batzuekin partekatzen zuen ideia hori.

BESTE ATALAK

Sarrera

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Mark Rothko, Titulurik gabea, 1952–53

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Willem de Kooning, Villa Borghese, 1960

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Yves Klein, Antropometria urdin handia (ANT 105) [La Grande Anthropométrie bleue (ANT 105)], ca. 1960

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Antoni Tàpies, Anbrosia (Ambrosia), 1989

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Robert Motherwell, Iberia, 1958

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Clyfford Still, Titulurik gabea, 1964

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jorge Oteiza, Irekiera handia duen kutxa hutsa (Caja vacía con gran apertura), 1958, eta Bi triedroen elkartzeak sortutako kutxa metafisikoa. Leonardori omenaldia (Caja metafísica por conjunción de dos triedros. Homenaje a Leonardo), 1958

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Bi ibaien lurra (Zweistromland), 1995, eta Gau-ordena ospetsuak (Die berühmten Orden der Nacht), 1997 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer. Berenize (Berenice), 1989 eta Ekiloreak (Tournesols), 1996

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Gerhard Richter, Itsas paisaia (Seestück), 1998

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Cy Twombly, Komodori buruzko bederatzi gogoeta (Nine Discourses on Commodus), 1963 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Robert Rauschenberg. Gabarra (Barge), 1962−63

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Andy Warhol, Ehun eta berrogeita hamar Marilyn koloretsu (One Hundred and Fifty Multicolored Marilyns), 1979 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Sigmar Polke, Kathreiner, goizean, zakila tente (Kathreiners Morgenlatte), 1969–79

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Eduardo Chillida, Sakona airea da (Lo profundo es el aire), 1996 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Eduardo Chillida, Izpirituarentzako espazioa (Espacio para el espíritu), 1995

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Miquel Barceló, Uholdea (Le Déluge), 1990

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Irudien gatazka (Bilderstreit), 1980

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Gilgamesh eta Enkidu zedro-basoan II (Gilgamesh und Enkidu im Zedernwald II), 1981

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Eguzki-ontzia (Das Sonnenschiff), 1984–1995

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Georg Baselitz, Lenin andrea eta urretxindorra (Mrs Lenin and the Nightingale), 2008

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Francesco Clemente, Amaren gela (La stanza della madre), 1995–97

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Miquel Barceló, Akerra eta ahuntza (Cabrit i cabrida), 1992

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jean-Michel Basquiat, Moises eta egiptoarrak (Moses and the Egyptians), 1982

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jean-Michel Basquiat, Napoliko gizona (Man from Naples), 1982

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Enzo Cucchi, Mendebaldeko gordailua (Deposito occidentale), 1986

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Julian Schnabel, Espainia (Spain), 1986

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Julian Schnabel, Fakirrak (Fakires), 1993

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago