Edukira zuzenean joan

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak

Robert Rauschenberg. Gabarra (Barge), 1962−63

Info gehiago

Sigmar Polke, Kathreiner, goizean, zakila tente (Kathreiners Morgenlatte), 1969–79

Info gehiago

Iruzkinak

Andy Warhol, Ehun eta berrogeita hamar Marilyn koloretsu (One Hundred and Fifty Multicolored Marilyns), 1979 

Izenburua:

Erakusketa:
Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
Gaiak:
Kritika | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Tamaina | Erretratua eta autorretratua | Kontsumoa | Herri-kultura | Marilyn Monroe
Mugimendu artistikoak:
Pop Artea
Artelan motak:
Serigrafia
Aipatutako artistak:
Warhol, Andy

1970eko hamarkadaren amaieran, Warhol-ek bere lehenengo lanak hartu zituen inspirazio-iturri Atzera begirakoak eta inbertsioak (Retrospectives and Reversals) saila egitean, eta Pop aldian serigrafiatutako irudi ezagun asko berreskuratu zituen: Campbell zopa-latak, behiak, pertsona ezagunak eta arte-ikonoak esaterako; serieko konposizioak sortu edo horien koloreak alderantzikatu zituen poster itxurako irudiak sortzeko.

Ehun eta berrogeita hamar Marilyn koloretsu hamar metrotik gorako panel handia da, eta Marilyn Monroe aktorearen irudia ageri da behin eta berriz errepikatua. Monroe, Warholek gehien irudikatzen zituen pertsona ezagunetako bat, 1962an agertu zen lehen aldiz egilearen lanetan, hau da, hil zen urtean bertan. Errepikatutako irudia Warholen erretratu ezagunenetakoa da.

Aktorearen irudi horiek —garai hartan mito bihurtua zegoen jada—, koloreak alderantzikatuak dituztela, sorginduak daudela ematen dute, eta atzera begirako edo nostalgia-giroz betetzen dute margolana. Monroe zinemako mito bihurtu izana adierazi zuen iruditan Warholek; betiereko mito gisa berretsi zuen eta haren irudia betikotu zuen errepikapen gupidagabearen bidez, komunikabideek ezezagun den norbait ospetsu bihurtzeko errepikapena erabiltzen duten bezala.

Warholek margotzeko bitarteko tradizionalak baztertzen zituen, eta herri-kulturaren lengoaia erabiltzea erabaki zuen; lengoaia hori birziklatu, berrinterpretatu eta konbinatzen zuen masei deitzeko diseinatuak zeuden narratibak sortuz, eta, horrela, publiko orokorrak sena kritikorik ez zuela salatzen zuen, eta beste batzuek ekoizten dutenaren eta haiek kontsumitzea nahi dutenaren kontsumitzaile huts direla zioen.

Warholek, hortaz, oso gogoko zuen herri-kultura, eta, era berean, mespretxatu egiten zuen. Egileak berak honela azaldu zuen urte batzuk geroago:

“Hauxe da nire filosofia: egun bakoitza egun berri bat da. Ni ez naiz artearekin edo bizitzarekin kezkatzen; gerrak eta bonbek kezkatzen naute, baina normalean ezin duzu ezer askorik egin horren inguruan”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Mark Rothko, Titulurik gabea, 1952–53

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Willem de Kooning, Villa Borghese, 1960

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Yves Klein, Antropometria urdin handia (ANT 105) [La Grande Anthropométrie bleue (ANT 105)], ca. 1960

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Antoni Tàpies, Anbrosia (Ambrosia), 1989

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Robert Motherwell, Iberia, 1958

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Clyfford Still, Titulurik gabea, 1964

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jorge Oteiza, Irekiera handia duen kutxa hutsa (Caja vacía con gran apertura), 1958, eta Bi triedroen elkartzeak sortutako kutxa metafisikoa. Leonardori omenaldia (Caja metafísica por conjunción de dos triedros. Homenaje a Leonardo), 1958

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Bi ibaien lurra (Zweistromland), 1995, eta Gau-ordena ospetsuak (Die berühmten Orden der Nacht), 1997 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer. Berenize (Berenice), 1989 eta Ekiloreak (Tournesols), 1996

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Gerhard Richter, Itsas paisaia (Seestück), 1998

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Cy Twombly, Komodori buruzko bederatzi gogoeta (Nine Discourses on Commodus), 1963 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Robert Rauschenberg. Gabarra (Barge), 1962−63

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Andy Warhol, Ehun eta berrogeita hamar Marilyn koloretsu (One Hundred and Fifty Multicolored Marilyns), 1979 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Sigmar Polke, Kathreiner, goizean, zakila tente (Kathreiners Morgenlatte), 1969–79

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Eduardo Chillida, Sakona airea da (Lo profundo es el aire), 1996 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Eduardo Chillida, Izpirituarentzako espazioa (Espacio para el espíritu), 1995

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Miquel Barceló, Uholdea (Le Déluge), 1990

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Irudien gatazka (Bilderstreit), 1980

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Gilgamesh eta Enkidu zedro-basoan II (Gilgamesh und Enkidu im Zedernwald II), 1981

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Eguzki-ontzia (Das Sonnenschiff), 1984–1995

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Georg Baselitz, Lenin andrea eta urretxindorra (Mrs Lenin and the Nightingale), 2008

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Francesco Clemente, Amaren gela (La stanza della madre), 1995–97

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Miquel Barceló, Akerra eta ahuntza (Cabrit i cabrida), 1992

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jean-Michel Basquiat, Moises eta egiptoarrak (Moses and the Egyptians), 1982

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jean-Michel Basquiat, Napoliko gizona (Man from Naples), 1982

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Enzo Cucchi, Mendebaldeko gordailua (Deposito occidentale), 1986

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Julian Schnabel, Espainia (Spain), 1986

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Julian Schnabel, Fakirrak (Fakires), 1993