Edukira zuzenean joan

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak

Georg Baselitz, Lenin andrea eta urretxindorra (Mrs Lenin and the Nightingale), 2008

Info gehiago

Miquel Barceló, Akerra eta ahuntza (Cabrit i cabrida), 1992

Info gehiago

Iruzkinak

Francesco Clemente, Amaren gela (La stanza della madre), 1995–97

Izenburua:
Francesco Clemente, Amaren gela (La stanza della madre), 1995–97
Erakusketa:
Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
Gaiak:
Giza gorputza | Artea eta emozioa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Espiritualtasuna | Dualtasuna
Mugimendu artistikoak:
Transabangoardia
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Clemente, Francesco

1970eko hamarkadaren amaieran, artista italiarren talde bat –horien artean Francesco Clemente zegoen– abangoardien izaera esperimentalez jabetu zen; horrela, kreazioaren eta arte-prozesuen ustekabetasuna aldarrikatu nahi izan zuten. Horretarako, arte-proiektua egiteko aurretik pentsatutako planei uko egin eta ezaugarri plastikoaren alderdi esperientzialean oinarritu ziren; prozesu eta teknikekin jolasten zuten, etengabe, eta horren emaitza dugu Transabangoardia.

Amaren gela Guggenheim Bilbao Museoak Francesco Clementeri egindako enkargua izan zen, eta Museoaren inaugurazioarekin batera aurkeztu zen. Lan hau hamazazpi panelek osatzen dute, eta, hemen, zortzi ikus daitezke. Studioloetako edo jauregi errenazentistetako geletako apaindurarako horma-irudi handiak dakartza gogora. Clementek, artelan honetan, ibilbide luzean sortutako ikonografiara jo zuen.

Ekialdeko kulturaren, tradizio klasikoaren eta tradizio judu-kristauaren elementu sinbolikoak eta berak sortutako irudi-multzoa uztartu zituen lan honetan. Artistak era askotara itxuraldatutako irudiak aukeratu zituen eta lore ugari dituzten hondoen gainean edo kolore bakarreko irudi geometrikoen hondoen gainean ipini zituen; horrela, espiritualtasuna, erlijiotasuna eta astrologia elkartzen diren gunea sortu zuen.

Artistak, euskarri gisa, 1920ko hamarkadako antzokietako oihal bat erabili zuen, eta adabaki, jostura eta estanpatuko marrazkiaren kolore-galerez baliatu zen konposizioa egituratzeko eta izaera oroitarazlea eta, nolabait ere, nostalgikoa eta malenkoniatsua sustatzeko.

Izenburuan ageri den “stanza” italiar hitzak Errenazimentuko kamera edo gelei egiten die erreferentzia; jauregietako gela pribatuak ziren, ikasketetarako edo hausnarketarako erabiltzen zirenak.

Lan honetan, Clementeren gai gogokoenetako bat ageri da: giza gorputza. Behin eta berriz ageri da haren pinturetan, eta artelanaren konposizioan, oro har, integratzen da. Mihise hauetan bizitzaren eta heriotzaren arteko dualtasuna irudikatzen da, zerura altxatzen diren gerrako elementuak, zerutar gisa ereduz adierazten den bikote baten maitasunaren aurrean, amore ematen duen munduan mirestekoa dena. Emakume baten hegalak mozteko gizon batek hartutako guraize batzuen aurrean, emakume batzuek, antzinako Egiptoko irudien frontaltasuna gogorarazten duen desfile sakramentalaren antzeko batean, haien hegalak itxiak daramatzate, noiz erabiliko zain.

Artelan honetan, gizon biluzia, begiak eta genitalak neurriz gora dituena, gizaki sortzailearen eta sortutakoaren izaeraren arteko konexioa da, artelana irudikapen kosmogonikoaren antzekotzat jotzen badugu; hau da, sortutako unibertsotzat eta, beraz, gizakiaren sorkuntza-eszenatokitzat jotzen badugu, espirituala dena eta unibertsoa arautzen duten elementuen arteko nahastea gertatzen den gunetzat.

BESTE ATALAK

Sarrera

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Mark Rothko, Titulurik gabea, 1952–53

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Willem de Kooning, Villa Borghese, 1960

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Yves Klein, Antropometria urdin handia (ANT 105) [La Grande Anthropométrie bleue (ANT 105)], ca. 1960

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Antoni Tàpies, Anbrosia (Ambrosia), 1989

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Robert Motherwell, Iberia, 1958

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Clyfford Still, Titulurik gabea, 1964

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jorge Oteiza, Irekiera handia duen kutxa hutsa (Caja vacía con gran apertura), 1958, eta Bi triedroen elkartzeak sortutako kutxa metafisikoa. Leonardori omenaldia (Caja metafísica por conjunción de dos triedros. Homenaje a Leonardo), 1958

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Bi ibaien lurra (Zweistromland), 1995, eta Gau-ordena ospetsuak (Die berühmten Orden der Nacht), 1997 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer. Berenize (Berenice), 1989 eta Ekiloreak (Tournesols), 1996

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Gerhard Richter, Itsas paisaia (Seestück), 1998

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Cy Twombly, Komodori buruzko bederatzi gogoeta (Nine Discourses on Commodus), 1963 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Robert Rauschenberg. Gabarra (Barge), 1962−63

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Andy Warhol, Ehun eta berrogeita hamar Marilyn koloretsu (One Hundred and Fifty Multicolored Marilyns), 1979 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Sigmar Polke, Kathreiner, goizean, zakila tente (Kathreiners Morgenlatte), 1969–79

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Eduardo Chillida, Sakona airea da (Lo profundo es el aire), 1996 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Eduardo Chillida, Izpirituarentzako espazioa (Espacio para el espíritu), 1995

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Miquel Barceló, Uholdea (Le Déluge), 1990

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Irudien gatazka (Bilderstreit), 1980

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Gilgamesh eta Enkidu zedro-basoan II (Gilgamesh und Enkidu im Zedernwald II), 1981

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Eguzki-ontzia (Das Sonnenschiff), 1984–1995

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Georg Baselitz, Lenin andrea eta urretxindorra (Mrs Lenin and the Nightingale), 2008

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Francesco Clemente, Amaren gela (La stanza della madre), 1995–97

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Miquel Barceló, Akerra eta ahuntza (Cabrit i cabrida), 1992

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jean-Michel Basquiat, Moises eta egiptoarrak (Moses and the Egyptians), 1982

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jean-Michel Basquiat, Napoliko gizona (Man from Naples), 1982

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Enzo Cucchi, Mendebaldeko gordailua (Deposito occidentale), 1986

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Julian Schnabel, Espainia (Spain), 1986

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Julian Schnabel, Fakirrak (Fakires), 1993

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago