Edukira zuzenean joan

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak

Robert Motherwell, Iberia, 1958

Info gehiago

Jorge Oteiza, Irekiera handia duen kutxa hutsa (Caja vacía con gran apertura), 1958, eta Bi triedroen elkartzeak sortutako kutxa metafisikoa. Leonardori omenaldia (Caja metafísica por conjunción de dos triedros. Homenaje a Leonardo), 1958

Info gehiago

Iruzkinak

Clyfford Still, Titulurik gabea, 1964

“Clyfford Still-en bakarkako erakusketa orijinalena zen, besteok egindakoen aldean. Etengabe harritzen zintuen. Gutako gehienok oraindik irudietatik abiatuta ari ginen lanean… Stillek ez zuen irudirik erabiltzen”. [Motherwell-en esana]

Motherwellek Clyfford Stilli buruz esandako hitz horiek oso ondo azaltzen dute Stillen artelanen ezaugarri nagusia: abstrakziorik puruenaren barruan ere guztiz erradikalak ziren, ez baitzuen inola ere errealitateko erreferentziei amore ematen; pintura esperientzia erabat transzendentala, metafisikoa eta ikusizkoa zela proposatzen zuen: hitzen bidez deskribatu ezin zen esperientzia.

Artelan hau egin baino ia bi hamarkada lehenago, Clyfford Still-ek adierazpide edo teknika jakin bat aurkitu zuen, eta horrek ondorengo ibilbidean eragin handia izan zuen. Teknika horren arabera, pintura-orban zabalak mihisearen azalean ipintzen zituen, espatulaz, itxuraz modu oldarrean; mihisearen eremu irekiko armonia eta lasaitasuna apurtzen zituzten orbanek.

Stillek ez ditu kolore kontrastatuak, saturatuak edo puruak erabiltzen, baizik eta apurtuak, ñabarduradunak… Zehaztugabetasun hori dela eta, nolabaiteko larritasuna eragiten digute.

Koloreak mihisearen azalera urratzen du eta animalia baten harramazkak gogora ekartzen ditu. Koloreak ez du zeregin espresiborik, XIX. mendean ez bezala; deserosotasuna eragiteko dago hor; hala ere, naturako formak ekar ditzake gogora.

Stillek sendo defendatzen zituen askatasunaren eta indibidualtasunaren ideal estatubatuarrak. Horregatik izango da bere artelana, beharbada, horren pertsonala, eta bere ibilbide artistikoa, Espresionismo Abstraktuaren kiderik nabarmenetakotzat jotzen den arren, hain berezia eta artearen merkataritza-zirkuluetatik hain urrundua. Bere indibidualismoa dela eta, loratzen ari zen New Yorkeko Eskolatik urrundu zen. Zehazki, artelan hau hiri handia behin betiko utzi ondoren eta Maryland-eko landa-etxe batean bizitzera mugitu zenean margotu zuen.

Titulurik gabea artelanean, azaleraren biluztasun argia eta bertikaltasuna dira nabarmen, eta alderdi horiek monumentu-izaera handia emate diote. Baliabideen gutxien gorabehera honakoa esan zuen artistak:

“Lan onenek elementu gutxienak eta soilenak dituzte; hasiera batean oso begi-bistakoak izaten dira, ahalik eta astiroago begiratu eta gauzak gertatzen hasten diren arte”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Mark Rothko, Titulurik gabea, 1952–53

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Willem de Kooning, Villa Borghese, 1960

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Yves Klein, Antropometria urdin handia (ANT 105) [La Grande Anthropométrie bleue (ANT 105)], ca. 1960

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Antoni Tàpies, Anbrosia (Ambrosia), 1989

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Robert Motherwell, Iberia, 1958

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Clyfford Still, Titulurik gabea, 1964

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jorge Oteiza, Irekiera handia duen kutxa hutsa (Caja vacía con gran apertura), 1958, eta Bi triedroen elkartzeak sortutako kutxa metafisikoa. Leonardori omenaldia (Caja metafísica por conjunción de dos triedros. Homenaje a Leonardo), 1958

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Bi ibaien lurra (Zweistromland), 1995, eta Gau-ordena ospetsuak (Die berühmten Orden der Nacht), 1997 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer. Berenize (Berenice), 1989 eta Ekiloreak (Tournesols), 1996

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Gerhard Richter, Itsas paisaia (Seestück), 1998

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Cy Twombly, Komodori buruzko bederatzi gogoeta (Nine Discourses on Commodus), 1963 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Robert Rauschenberg. Gabarra (Barge), 1962−63

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Andy Warhol, Ehun eta berrogeita hamar Marilyn koloretsu (One Hundred and Fifty Multicolored Marilyns), 1979 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Sigmar Polke, Kathreiner, goizean, zakila tente (Kathreiners Morgenlatte), 1969–79

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Eduardo Chillida, Sakona airea da (Lo profundo es el aire), 1996 

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Eduardo Chillida, Izpirituarentzako espazioa (Espacio para el espíritu), 1995

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Miquel Barceló, Uholdea (Le Déluge), 1990

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Irudien gatazka (Bilderstreit), 1980

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Gilgamesh eta Enkidu zedro-basoan II (Gilgamesh und Enkidu im Zedernwald II), 1981

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Anselm Kiefer, Eguzki-ontzia (Das Sonnenschiff), 1984–1995

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Georg Baselitz, Lenin andrea eta urretxindorra (Mrs Lenin and the Nightingale), 2008

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Francesco Clemente, Amaren gela (La stanza della madre), 1995–97

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Miquel Barceló, Akerra eta ahuntza (Cabrit i cabrida), 1992

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jean-Michel Basquiat, Moises eta egiptoarrak (Moses and the Egyptians), 1982

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Jean-Michel Basquiat, Napoliko gizona (Man from Naples), 1982

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Enzo Cucchi, Mendebaldeko gordailua (Deposito occidentale), 1986

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Julian Schnabel, Espainia (Spain), 1986

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago

Julian Schnabel, Fakirrak (Fakires), 1993

Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak, Iruzkina, 2021

Info gehiago