Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
Anselm Kiefer, Eguzki-ontzia (Das Sonnenschiff), 1984–1995
Francesco Clemente, Amaren gela (La stanza della madre), 1995–97
Iruzkinak
Georg Baselitz, Lenin andrea eta urretxindorra (Mrs Lenin and the Nightingale), 2008
- Izenburua:
- Georg Baselitz, Lenin andrea eta urretxindorra (Mrs Lenin and the Nightingale), 2008
- Erakusketa:
- Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
- Gaiak:
- Artea eta politika | Artea eta umorea | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Tamaina | Erretratua eta autorretratua | Bigarren Mundu Gerra | Alemania
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Kontzeptuala
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Baselitz, Georg | Kiefer, Anselm | Koons, Jeff
Georg Baselitz azken berrogeita hamar urteotako artista ezagunenetako bat da, eta erreferentzia garrantzitsua da oraingo belaunaldientzat. Haren herrikide Anselm Kiefer-en modura, egilearen hasierako lanak Bigarren Mundu Gerrak haren Alemanian, jaioterrian, izandako eragin espiritual, kultural eta sozialekin lotuak daude, eta arte alemaniarraren eragin handia zuten.
1960ko hamarkadaren amaieran, irudiak azpikoz gora margotzen hasi zen Baselitz konposizio-arau tradizionalak iraultzeko. Honelaxe azaldu zuen berak:
“Azpikoz gora margotutako objektu bat margotzeko egokia da, objektu gisa ez baita egokia. Ez daukat ideiarik irudikapenaren solidotasunari buruz. Ez dut zuzentzen irudikapenaren zuzentasuna. Objektuarekin dudan harremana arbitrarioa da. Margolana metodikoki antolatzen dut, ornamentazioa modu erasokorrean eta gozakaitzean iraultzeko”.
1970eko hamarkadan, Baselitzek esperimentuak egin zituen haren eskuekin eta oinekin margotuz; ekintza horren bidez, margotutako irudia gorputz-ekintzaren fruitu gisa azpimarratu zuen, bai eta sortze-lan kontzeptual edo espiritual gisa ere.
Lenin andrea eta urretxindorra (Mrs Lenin and the Nightingale) formatu handiko hamasei margolanez osatutako multzoa da. Horietako batzuk daude ikusgai erakusketa honetan. Konposizio-egitura bera errepikatzean oinarritua dago seriea: elkarren alboan eserita dauden bi gizonen irudiak azpikoz gora, horien zakilak agerian daudela eta eskuak aldaketan jarriak dituztela modu seriosean.
Otto Dix-en 1924ko Artistaren gurasoak II erretratu ezagunean oinarritzen dira giza irudiak. Hori horrela, Baselitzek Alemaniako arte-ondarea omentzen du, ez jabetze hutsez, bere moduan berrinterpretatuz baizik: oraingo honetan, jatorrizko konposizioko irudien ordez bi diktadore jartzen ditu, Vladimir Lenin eta Josiv Stalin.
Ironia eta sarkasmo handiz irudikatzen ditu bi horiek. Lenin “Lenin andrea” gisa dago erretratatua: gona eta takoi altudun oinetakoak ditu, haren mozorrotzeko zaletasunari erreferentzia egiteko. Stalin, ahots kantaria eta poesiarekiko interes handia zituela jakina izanik, urretxindor baten modura aurkezten da.
Serieko hamasei margolanetako bakoitzak haren izenburua dauka, hitz-joko edo esaldi enigmatiko batez osatua. Izenburu horietako batek ere ez ditu erretratuan ageri diren diktadoreak zuzenean aipatzen; horietako gehienak, artista moderno eta garaikideen lanetan oinarritzen dira, esaterako, Damien Hirst, Anselm Kiefer, Jeff Koons eta Piet Mondrian artisten lanetan.