Edukira zuzenean joan

ArkiEskultura

Hasierako historia

Info gehiago

Iruzkinak

Sarrera

Hemen gozatuko duzun erakusketak izenburu hau du: ArkiEskultura: arkitekturaren eta eskulturaren arteko harremana, XVIII. mendetik orain arte.

«Baina zer da ArkiEskultura?» galdetuko duzu. Begira ezazu zeure ingurura: munduko arkieskulturarik ikusgarrienetako baten erdian zaude. Urrutitik, Bilbora hurbiltzen diren guztiek eskultura moderno erraldoi gisa ikusten dute Guggenheim Museoa. Hans Arp‑en hitzetan, estralurtarren espazio ontzi baten antzera lur hartu du hiriaren erdigunean. Hala ere, Frank Gehry kanadar arkitektoak egindako eskultura erraldoia ez da monumentua edota oroitarria soilik. Izan ere, barrutik ibil zaitezke. Hiru solairu ditu, eta horrek arkitekturako pieza funtzional bihurtzen du.

Une honetan, arkitektura eskultorikoan benetako booma gertatzen ari da. Ordenagailu bidezko teknologia eta eraikuntzako material berriak direla medio, garapen iraultzaileak gertatu dira eraikuntzako ingeniaritzan. Zati batean, horri esker izan da posible arkitektoek inoiz baino forma bitxiagoko eraikinak diseinatzea; adibidez, Guggenheim espazio ontzia, edota puru forma duen Swiss Re aseguru eraikina, Norman Fosterrena. Eraikina iaz ireki zuten Londresen, eta erakusketan haren eredua dago ikusgai.

Gaur egungo arkieskulturak tradizio luzearen ondorio dira; bilakaera horretan, arkitekturak eta eskulturak elkar aberastu dute, bai eta elkar ustiatu ere. Bien arteko harreman horren historia da erakusketa honen gaia. Beraz, ikusten duzun bitartean, gogoan izan ezazu erakusketak ordena kronologikoari jarraitzen diola. Hamar kapituluz osatuta dago. Hasteko, Etienne‑Louis Boullée XVIII. mendeko arkitektoaren esfera formako monumentu itzela dugu; eta, amaitzeko, Suitzako laku baten gainazaleko altzairuzko monolitoa, Jean Nouvel frantziar arkitektoak 2002an egina.

Bisitaldia egitean gogoan izan beharreko beste gauza bat erakusketaren antolamendu berritzailea da. Eskultura originalen eta arkitekturako ereduen artean berehalako kontrastea eratzen da. Ondorioz, eraikin ospetsuen ereduak eskala txikiko eskultura gisa ageri dira; eta, alderantziz, eskultore ezagunen lanetako arkitekturazko elementuak azaltzen dira. Beraz, erakusketa hau berezia da biak batera ikusteko aukera ematen duelako. Objektuei ez diezu banaka begiratzen, inguruko beste objektu batzuekin alderatuta ikusten dituzu; batzuetan, baita objektu talde osoekin alderatuta ere. Antzekotasun hunkigarri ugari aurkituko duzu, eta interes handiko ikuspegi berri ugari aterako duzu.

BESTE ATALAK

Sarrera

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Hasierako historia

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

[Aristide Maillol: Mediterraneoa]

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

[Antoni Gaudí: Sagrada Familia; Auguste Rodin: Katedrala; Antoine Pevsner: Gotibeherako garaipenaren zutabea]

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

[Auguste Rodin: Balzac; Jacques Lipchitz: Zutik dagoen pertsonaia; Vladimir Shuchow: Moskuko komunikazio dorrea]

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

[Frank O. Gehry: Guggenheim Bilbao Museoa; Vladimir Tatlin: Kontraerliebea izkina egiten]

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

XVIII. mendeko Neoklasizismotik XX. mendera: Boullée‑tik Malevich-era

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

[Gerhard Merz: Venezia]

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

[Eskalaren gaineko garaipena]

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

[Norman Foster: Swiss Re eraikina]

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

[Ludwig Mies van der Rohe: Alemaniaren pabilioia, Bartzelonan; Wilhelm Lehmbruck: Eroria]

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

[Geometrikoaren eta organikoaren arteko aldea]

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

[Erich Mendelsohn: Einstein dorrea; Oskar Schlemmer: Atseden lekua]

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

[Bruno Taut: Kristalezko etxea; Rudolf Belling: Tritono]

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

[Filosofoa arkitekto gisa: pentsamenduaren sistemak arkitektura gisa]

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

[Arkitektura eskultura bilakatuta - Eskultura arkitektura bilakatuta 1950-60]

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

[Fritz Wotruba: Figura handi etzana; Roger Diener: Suitzako enbaxada Berlinen]

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

[Steven Holl: Bellevue Art Museum]

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

[Carl Andre: Harearrizko Instar-a; Alberto Giacometti: Hiru gizon oinez]

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

 [Giorgio de De Chirico: Italiako Enparantza; Alberto Giacometti: Lau emakume oinarri baten gainean]

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Arkitektura minimalista

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

[Orain, arkitektura ari al da eskulturaren etorkizuna idazten?]

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

[Herzog & De Meuron: Arte Kutxa; Robert Morris]

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

[Peter Eisenman: Holokaustoari monumentua; Peter Zumthor: Ikararen topografia]

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

[Friedrich Kiesler: Amaieragabeko etxea]

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Zizelkatutako hiria 1960-1970: hiriko utopiak eta mega-eskulturak

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

[Gordon Matta‑Clark: Ebakidura konikoa]

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

[Box eta Blob arkitekturak]

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

[Lars Spuybroek: D-dorrea]

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

[Jean Nouvel: Suitzako Expo’02ko Monolitoa]

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

[Herzog eta de Meuron: Jinhua ii-Bertikal egitura]

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Guggenheim Bilbao Museoa

ArkiEskultura, Iruzkina, 2005

Info gehiago