ArkiEskultura
[Gerhard Merz: Venezia]
[Norman Foster: Swiss Re eraikina]
Iruzkinak
[Eskalaren gaineko garaipena]
- Izenburua:
- [Eskalaren gaineko garaipena]
- Erakusketa:
- ArkiEskultura
- Gaiak:
- Arkitektura | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Proportzioa | Hirigintza
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Brancusi, Constantin
Erakusketa honetako bigarren kapituluak ondorengo izen hau du: Eskalaren gaineko garaipena. Eskultura modernoaren figurarik handienetariko bati eskainia da: Constantin Brancusi errumaniarrari, alegia. 1876an jaio zen, eta 1957an hil. Horma osoa estaltzen duela, Brancusiren Parisko estudioaren argazkia, 1927koa. Harrizko eta brontzezko eskultura abstraktuak erakusten ditu, koskatuta dauden eta kubo forma duten plintoen gainean ezarrita. Eskuinetara, zurezko bi zutabe. Estudioa nahita dago nahaspilatuta; Brancusik antolatu zuen horrela, xehetasunik txikieneraino. Bada eskulturagilearen esaldi famatu bat, haren gogoak nola lan egiten zuen erakusten duena: «Benetako arkitektura eskultura da». Brancusik lehendabiziko aldiz Manhattango zeruertza ikusi zuenean, 1926an Estatu Batuetara egindako bidaian, oihu egin zuen: «Nire estudioaren bezalakoa da eta!».
Estudioa hiri gisa, eta etxe orratza eskultura nabarmen gisa: horixe da areto honetako gaia. Objektuen antolaketaren oinarritzat Brancusiren estudioa hartu dugu, benetan eraiki diren etxe orratzen ereduen eta eskulturen nahasketa koloretsua eginda. Beharbada, saiatu nahiko duzu zehazten ea zeintzuk diren eskulturagilearen piezak, eta zeintzuk diren arkitektoaren ereduak!