ArkiEskultura
[Eskalaren gaineko garaipena]
[Ludwig Mies van der Rohe: Alemaniaren pabilioia, Bartzelonan; Wilhelm Lehmbruck: Eroria]
Iruzkinak
[Norman Foster: Swiss Re eraikina]
- Izenburua:
- [Norman Foster: Swiss Re eraikina]
- Erakusketa:
- ArkiEskultura
- Gaiak:
- Artearen historia | Arkitektura | Eragin artistikoa | Perspektiba | Proportzioa | Sinbologia | Boterea
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Boullée, Étienne-Louis | Foster, Norman
Erakusketaren gai nagusietariko bat dugu eskala, ohiko proportzioak gainditzeko bideak. Arkitektura, oro har, giza gorputza baino hainbat aldiz handiagoa izaten da; eskultura, berriz, gutxi gorabehera gizakiaren neurrikoa izaten da, eskuarki. Botere sinboliko handia dakar berarekin arau hori hausteak eta eskultura eraikin txikitzat ikusarazteak, edo eraikina eskultura monumental gisa ikusarazteak. Baliabide horretaz baliatzen dira arkitekto modernoak, hiri handi baten zeruertzean konpainia multinazional baten boterea sinbolikoki ezartzearen demari erantzun behar diotenean.
Gaur egungo eredua dugu Norman Foster-ren Swiss Re eraikina, zigarro itxurakoa, Londresen. Bere garaian, New Yorkeko World Trade Centre eraikina, Minoru Yamasaki japoniar arkitektoak diseinatua, «kapitalismoaren atzamar biko agurra» zela esaten zen. Gaur egun, utopiko bihurtu da kontrako zentzuan, Étienne-Louis Boullée-k Isaac Newtonentzat egindako zenotafioa bezalaxe. Dorre arkitektura globalaren sormenak lotura guztiak hautsi ditu. Eskulturaren historia bereganatu duela, eta geroz eta forma erraldoiagoekin historia hori jarraitzekotan dela iruditzen zaizu, ia‑ia.