ArkiEskultura
[Herzog & De Meuron: Arte Kutxa; Robert Morris]
[Friedrich Kiesler: Amaieragabeko etxea]
Iruzkinak
[Peter Eisenman: Holokaustoari monumentua; Peter Zumthor: Ikararen topografia]
- Izenburua:
- [Peter Eisenman: Holokaustoari monumentua; Peter Zumthor: Ikararen topografia]
- Erakusketa:
- ArkiEskultura
- Gaiak:
- Arkitektura | Eragin artistikoa | Bolumena | Geometria | Sinbologia | Holokaustoa | Alemania | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Dekonstruktibismoa | Minimalismoa
- Artelan motak:
- Arkitektura | Eskultura | Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- de Maria, Walter | Eisenmann, Peter | Zumthor, Peter
Areto honetan, elkartze berezi baten lekuko izango gara. Nahiko nortasun ezberdineko bi arkitektok oso desberdinak diren bi eraikin diseinatu dituzte Berlinen, nazien garaiko basakerien oroigarri gisa. Horietako bat Peter Zumthor da, Basilean, 1943an jaioa. Bestea, berriz, Peter Eisenman da, eta New Jerseyn jaio zen 1943an. Azken horrek Holokaustoari monumentua sortu zuen, eta ikusgai dago jada. Peter Zumthorrek, aldiz, Ikararen topografia diseinatu zuen, nazioarteko erakusketa eta dokumentazio zentroa. Antzina SSetako Gestaporen kuartelak egon ziren tokian jartzekoa zen. Hala era, eztabaida politiko baten ondorioz, haren diseinua ez da sekula eraiki.
Nabarmenak dira bi diseinuen arteko antzekotasunak. Bi arkitektoek Minimalismoa dute oinarri. Haren oihartzunak monumentaltasunean du isla, eta arkitektoek azken hori darabilte nazien krimenak gogorarazteko. Zumthorrek espazio luzea eta izugarri handia diseinatu zuen, bata bestearen ondoan diren hormigoizko 120 zutabe inguru dituen egitura sostengatzailearekin. Peter Eisenmanen monumentua Brandenburgoko Atearen ondo‑ondoan dago, eta hormigoizko 2000 bat estelaz osatua dago. Eisenmanek lauki batean paratu ditu estelak, 19.000 kilometro karratuko gunean. Halaber, hainbat garaieratako estelak erabiliz, uhin mugimendu modukoa sortu du.
Bi proiektuetan nagusi den estetika arketipoak zerikusi handia du materialak modu espiritualean erabiltzearekin. Izan ere, erabilera hori, Ameriketako Estatu Batuetako Land Art mugimenduko artistek sortu zuten. Walter de Maria eskultorea Land Art-aren sustatzaileetako bat da, eta haren 4‑6‑8 Seriea lana hemen ikus daiteke. 1977an, altzairu herdoilgaitzeko 400 zutoin distiratsu jarri zituen Mexiko Berriko desertuan. Lauki itxura dute, eta ekaitza den bakoitzean, tximistek zutoin zelaiaren gainean jotzen dute. Zumthorren eta Eisenmanen diseinuek, biek ala biek dituzte De Mariaren obraren elementuak, arteak arkitekturan duen eragin oparoaren adibide gisa.