ArkiEskultura
[Aristide Maillol: Mediterraneoa]
[Auguste Rodin: Balzac; Jacques Lipchitz: Zutik dagoen pertsonaia; Vladimir Shuchow: Moskuko komunikazio dorrea]
Iruzkinak
[Antoni Gaudí: Sagrada Familia; Auguste Rodin: Katedrala; Antoine Pevsner: Gotibeherako garaipenaren zutabea]
- Izenburua:
- [Antoni Gaudí: Sagrada Familia; Auguste Rodin: Katedrala; Antoine Pevsner: Gotibeherako garaipenaren zutabea]
- Erakusketa:
- ArkiEskultura
- Gaiak:
- Artearen historia | Arkitektura | Eragin artistikoa | Espazioa | Forma | Pertzepzioa | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Konstruktibismoa | Modernismoa
- Artelan motak:
- Eskultura | Maketa
- Aipatutako artistak:
- Gaudí i Cornet, Antoni | Matisse, Henri | Pevsner, Antoine | Rodin, Auguste
Hemen, hiru erakusketa oso desberdin dituzu aurrean. Antonio Gaudi-ren Sagrada Familia katedral neogotikoaren eredua dugu, bai eta Auguste Rodin-en 1908ko Katedrala eskultura eta Antoine Pevsner-ren Gotibeherako garaipenaren zutabea 1946ko lana ere. Ez duzu inongo zailtasunik izango arkitekturaren, Rodinen eskuen eta Pevsnerren garaipen zutabe zabalduaren arteko lotura formalei antzemateko. Azken hori artista errusiarra izan zen, eta XX. mendearen lehen erdian lan egin zuen.
1900. urtearen inguruan, gutxi gorabehera, arkitekturaren lana espazioak sortzea zen; eta eskulturarena, berriz, gorputzak sortzea, batez ere. Hautsi egin zen gorputz independenteen ideia, Matisse‑en espiral‑formako emakumezko irudi txikian ikus daitekeenez. Hain zuzen ere, horixe izan zen eskultura modernoaren berrikuntza iraultzaileetariko bat. Ondorioz, eskultura arkitekturara hurbiltzen hasi zen automatikoki. Rodinen esku bertikalen irudia, Katedrala izenburu esanguratsua duena, arkitektura gotikoaren isla da. Arkitektura gotikoari, bere arbotanteekin eta arku zorrotzekin, benetan, otoitz egiteko jarrera duten eskuen antza hartzen diogu.
1915az geroztik, arte joera berria garatu zen Errusian, iraultzarekin bat: Konstruktibismoa. Konstruktibismoko egiturek espazioa menderatzen dute, eta katedral gotikoen interpretazio gisa uler daitezke. Pevsnerren Gotibeherako garaipenaren zutabea, tolesdura asko eta asko dituen mintza zabaltzen duten metal-sorta erradialekin, horren adibide garbia da. Gaur egun arte, artearen historialariak ez dira ohartu arkitektura gotikoaren eta Konstruktibismoaren arteko loturaz. Areto honetako horman, Carcasonako katedraleko koru gotikoaren irudi handia aurkituko duzu; eta, horren aurrealdean, beste hainbat taldekatze dago erakusgai.