ArkiEskultura
[Norman Foster: Swiss Re eraikina]
[Geometrikoaren eta organikoaren arteko aldea]
Iruzkinak
[Ludwig Mies van der Rohe: Alemaniaren pabilioia, Bartzelonan; Wilhelm Lehmbruck: Eroria]
- Izenburua:
- [Ludwig Mies van der Rohe: Alemaniaren pabilioia, Bartzelonan; Wilhelm Lehmbruck: Eroria]
- Erakusketa:
- ArkiEskultura
- Gaiak:
- Artearen historia | Arkitektura | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Alemania | Bartzelona | Teknika eta materialak
- Artelan motak:
- Arkitektura | Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Lehmbruck, Wilhelm | Mies van der Rohe, Ludwig | Strzemiński, Władysław
Le Corbusier-ekin batera Ludwig Mies van der Rohe da XX. mendeko arkitektorik garrantzitsuenetariko bat. Bartzelonan 1929an egin zen Mundu Erakusketarako, Alemaniaren pabilioia diseinatu zuen. Arkitektura geometriko arrazionalaren erakusgarritzat jotzen da pabilioi hori. Angelu zuzenetan antolatutako hormen eta kristalezko xaflen gainetik, teilatu zuria dago. Barrualdeak eta kanpoaldeak bat egiten dute, bi urmaelek islatu egiten dute plano irekiko eraikinaren dotoretasun arina. Aretoak jarraitasun jariakor batean elkartzen dituen konposizio asimetrikoak badu bere baliokidea: 1923ko eskultura bat. Zurezko eredua da, Wladyslaw Strzeminski poloniar artistak egina; justu bestaldean aurkituko duzu.
Mies van der Roheren ereduari estuki lotutako beste pieza bat Wilhelm Lehmbruck‑en eskultura figuratibo bat da, Eroria izenburua duena. Eskulturagileak 1915 eta 1916 bitartean sortu zuen brontze hori. Eskulturaren argitan begiratuta, agerian geratzen dira Mies‑en pabilioiko arkieskulturako elementuak. Beste alde batetik, pabilioiarekin alderatuz gero, ikusiko dugu Lehmbrucken eskultura arkitekturako pieza bailitzan eginda dagoela. Mies van der Roheren lanak euskarriaren eta euskarri ez den hormaren arteko bereizketa ospatzen du. Egileak berak, arkitekto gisa egin zuen lana, giza gorputzean egindako disekzio kirurgikoaren parekotzat ikusi zuen. Edo, Mies van der Roheren beraren esaldi famatua hona ekarrita: «Arkitektura azala eta hezurrak dira».
Alderantziz, Lehmbrucken figurako mugimendua, eta haren gorputz adarrek eratutako hutsartea, pabilioi angeluzuzenaren oinplano irekiaren pareko dira.