ArkiEskultura
[Geometrikoaren eta organikoaren arteko aldea]
[Bruno Taut: Kristalezko etxea; Rudolf Belling: Tritono]
Iruzkinak
[Erich Mendelsohn: Einstein dorrea; Oskar Schlemmer: Atseden lekua]
- Izenburua:
- [Erich Mendelsohn: Einstein dorrea; Oskar Schlemmer: Atseden lekua]
- Erakusketa:
- ArkiEskultura
- Gaiak:
- Giza gorputza | Arkitektura | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Bolumena | Espazioa | Diseinua | Bauhaus Eskola | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arrazionalismoa | Espresionismoa
- Aipatutako artistak:
- Mendelsohn, Erich | Schlemmer, Oskar
1919 eta 1921 bitartean, XX. mendeko eraikinik orijinalenetako bat eraiki zuten Potsdam hirian, Berlindik gertu. Erich Mendelsohn-ek eguzki behatokia diseinatu zuen Albert Einstein fisikariaren omenez. Eraikia baino, modelatua izan dela ematen du, eta eskultura erraldoi baten antza du. Vassili Luckhardt lankidearen eskaerari erantzunez sortu zuen Mendelsohnek eraikin hau. Luckhardtek etorkizuneko arkitektoei eskatzen zien, euren arkatz eta erregelak aldera batera utz zitzaten, eta marrazteko mahaia modelatzeko mahaiarekin ordezka zezaten, plastilina eta buztinaren bidez bolumen plastiko homogeneodun eraikinak diseina zitzaten.
Jatorrizko ereduaren moldeatze bat erakusgai dago, Oskar Schlemmer-en hiru lanekin batera: eskultura bat, erliebe lan bat, eta 1925 urteko Atseden lekua margolana. Kontrako bi ideietatik eratortzen badira ere, antzekotasunak harrigarriak dira. Mies van der Rohe bezala, Schlemmer irakasle aritu zen Bauhausen; Weimarren lehenengo, eta Dessaun gero. Giza gorputza abiapuntu hartuta, haren helburua espazioa antolatzeko modua lortzea zen molde finkatu bat erabiliz. Aitzitik, Mendelsohnek eskulturaren baliabide adierazkorrak egokitzen ditu arkitekturan. Horrela, Mies van der Roheren eta Le Corbusierren arrazionalismoari eta eraikitzeko molde industrialari kontra egiten dien eredu espresionista sortu zuen.