ArkiEskultura
[Carl Andre: Harearrizko Instar-a; Alberto Giacometti: Hiru gizon oinez]
Arkitektura minimalista
Iruzkinak
[Giorgio de De Chirico: Italiako Enparantza; Alberto Giacometti: Lau emakume oinarri baten gainean]
- Izenburua:
- [Giorgio de De Chirico: Italiako Enparantza; Alberto Giacometti: Lau emakume oinarri baten gainean]
- Erakusketa:
- ArkiEskultura
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Arkitektura | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Perspektiba | Ingurunea | Materialak | Subjektibotasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Margo metafisikoa | Surrealismoa
- Artelan motak:
- Eskultura | Instalazioa | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Andre, Carl | de Chirico, Giorgio | Giacometti, Alberto
Giacometti‑ren lanean, Constantin Brancusi‑ren lanean neurri batean bezala, oinarriaren diseinua oso garrantzitsua da. Eskultura monumentalean oinarriak jatorriz bi helburu ditu: eskultura lurraren gainetik jartzea, eta, aldi berean, arkitekturako ingurunean integratzea. Horri dagokionez, begiratu De Chirico‑ren Italiako Enparantza margolanari.
Auguste Rodin‑engandik aurrera, hots, hemeretzigarren mendearen bukaeratik aurrera, oinarriaren garaiera murriztu egin da, eta azkenik eskultura monumentalean kalearen maila berean egoten da, eta hortik igarotzen direnekin harreman estua eratzen du. 1960ko hamarkadan, Giacometti‑k lau irudiko multzoa diseinatu zuen lurraren maila berean jartzeko, New York‑eko Chase Manhattan Bank‑en pareko plaza karratuan. Azkenik, Carl Andre‑ren lanean, irudia erabat desagertu da, eta ikusleak hartzen du haren rola. Arkitekturako elementuek baino ez dute osatzen orain lan hori, hemen lurrean dugun harrizko diseinuaren bezala. Elementuon helburua ikuslea espazioan zehar gidatzea da.
Hein batean, gauza bera gertatzen da Giacomettiren Lau emakume oinarri baten gainean lanean. Lana 1950ekoa da, eta irudiak tamainaz txikitu diren modua eta leundu diren modua direla medio, zaila zaigu distantziari eta neurriei antzematea. Zenbaitetan, badirudi emakumeen lau irudiak oso hurbil daudela, eta gero, bat‑batean, distantzian atzera egiten dute, eta badirudi muino baten gainean daudela. Etengabe desafio egiten zaigu espazioaren inguruan ibil gaitezen, irudiak behar bezala ikusteko moduko toki bat aurkitzearren. Eta gu horretan gabiltzala, espazioa etengabe zabaldu eta estutu egiten da.