Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
Otto Dix: Gerra (Der Krieg), 1924
Aristide Maillol: Île-de-France, 1925
Iruzkinak
Otto Dix: Transplantea (Transplantation), 1924
- Izenburua:
- Otto Dix: Transplantea (Transplantation), 1924
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Gizakia | Heriotza | Artea eta historia | Eragin artistikoa | Sinbologia | Lehen Mundu Gerra | Herri-kultura | Psikologia | Bakardadea | Beldurra
- Mugimendu artistikoak:
- Objektibotasun Berria
- Teknikak:
- Grabatua
- Artelan motak:
- Grabatua
- Aipatutako artistak:
- Dix, Otto
Grabatu honetan, gerrak bertan parte hartu zutenengan izandako izugarrizko eragin latzak irudikatzen ditu Otto Dix-ek. Aurrealdean larri zaurituta dagoen soldadu bat dago, guri begira. Kolpez eta zauriz betetako burua metalezko somier baten egiturak mugatzen du eta gerrako ospitale militar batean dago, antza. Gizonaren zaurgarritasuna jantzita daraman marradun pijamak nabarmentzen du; goraino lotuta darama, harengan ohikoa edo arrunta den gauza bakarra. Soldaduak itxura hobetzeko ebaketa bat izan du: aurpegian larruazal zati ugari josita daude, batak bestea estaltzen du, tolestuta daude; gerrak gizakian zer ondorio latz dituen gogorarazten digun ahalmen handiko irudia da.
Dixek honela azaldu zuen:
Nire asmoa hauxe zen, nabarmenkeriak alde batera uztea. Gerra eta haren ondorioak irudikatu nituen bere horretan.