Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
Ubaldo Oppi: Santo Spiritoko arrantzaleak, ca. 1924
Gio Ponti: Arkeologia-ibilaldia (La passeggiata archaeologica), estalkidun ontzia, 1925
Iruzkinak
Klasizismoak liluratuta
- Izenburua:
- Klasizismoak liluratuta
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Mitologia | Arte klasikoa | Artea eta historia | Eragin artistikoa
- Mugimendu artistikoak:
- Neoklasizismoa
- Aipatutako artistak:
- Cocteau, Jean | Henri, Florence | Ponti, Gio | Ruhlmann, Émile-Jacques | Vionnet, Madeleine
Gerra arteko aldian berpiztu egin zen artistengan Greziako eta Erromako historia eta mitologiarekiko interesa. Kultura haiek aspaldidanik hornitu zuten mendebaldea gai arketipikoez eta elkar banatutako kondairez. Horrek guztiak izugarrizko eraldaketa sorrarazi zuen Europako kulturan, eta pinturan eta eskulturan ez ezik, argazkilaritzan, zineman, modan eta dekorazio arteetan izan zuen eragina.
Klasizismo berriaren bidetik jo zutenen artean arlo askotako irudi gailenak aurki ditzakegu: Jean Cocteau poeta eta zinemagilea, Florence Henri argazkilaria, Gio Ponti arkitekto eta diseinatzailea, Émile-Jacques Ruhlmann altzari-diseinatzailea eta Madeleine Vionnet moda-diseinatzailea.