Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
Adolf Ziegler: Lau elementuak: sua, ura eta lurra, airea (Die Vier Elemente. Feuer, Erde und Wasser, Luft), 1937 baino lehen
Giorgio de Chirico: Gladiadoreak atseden hartzen (Gladiateurs au repos), 1928–29
Iruzkinak
Mario Sironi: Soldadua (Soldato), 1935–36
- Izenburua:
- Mario Sironi: Soldadua (Soldato), 1935–36
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Giza gorputza | Mitologia | Eragin artistikoa | Faxismoa | Italia
- Mugimendu artistikoak:
- Novecento
- Aipatutako artistak:
- Sironi, Mario
Mihise hau Mario Sironi artista italiarraren Faxisten lana izeneko mosaiko monumentala prestatzeko estudio bat da, iluna eta findu gabea. Faxismoari egiten dio gorazarre. Izan ere, soldadua indar militarraren irudi da. Mussolinik Etiopian jarriak zituen anbizio inperialak bete zituen urte berean burutu zen diseinua: Addis Abeba hiriburua hartu zuenean.
Mario Sironi faxismoaren jarraitzaile porrokatua zen, baita Novecento taldeko kide ere. Ondo zehaztu gabeko artista taldea zen hura, Italiako sorburuak eta tradizioa inspirazio-iturritzat hartzearen aldekoa. Sironi-k hedadura handiko estilo nazionala sortu nahi izan zuen, herriak faxismoa beregana zezan. Haren ustez, eskala handiko horma-irudietan mitoen irudiak erakutsi eta hala faxismoa jatortzat hartuko lukete herritarrek. Mussolinik gehien babestu ohi zuen arte klasiko arranditsuarena ez bezala, Sironiren estilo latz eta primitiboa Italiako landa inguruetako artean inspiratuta zegoen: erliebe erromanikoetan, etruskoen hilobietako eskulturetan eta Ravennako mosaikoetan, alegia.