Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
Pablo Gargallo: Urketariak (Aguadoras), 1925
Iruzkinak
Julio González: Emakume bat ogia daramala (Femme au pain), 1928
- Izenburua:
- Julio González: Emakume bat ogia daramala (Femme au pain), 1928
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Emakumea artean | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Herri-kultura | Espainia
- Mugimendu artistikoak:
- Neoklasizismoa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- González Pellicer, Julio | Picasso, Pablo
Julio González bere eskultura abstraktuengatik ezagun egin bazen ere, ogi bat daraman emakume baten erliebe hau obra klasikoa eta figuratiboa da. 1928an sortu zuen, hain zuzen, Pablo Picasso-k Apollinaire-ri monumentua prestatzeko marrazkiak egin zituen urtean. Horiek abiaburu sortu zuen Picassok burdina forjatuzko eskultura sail bat eta Gonzálezi saila egiteko laguntza eskatu zion haren ezagutza teknikoa zela eta. Hura izan zen bi gizon haiek elkarlanean eman zituzten hiru urteren abiapuntua, eta horrek markatu zuen Gonzálezen ibilbidearen hasiera eskultore gisa. Aurretik urregile izateko prestatu zen, haren familiak Bartzelonan zuen tailerrean. Arratsaldeetan Arte Eder Eskolako marrazketa-eskoletara joaten zen, delineatzaile izateko. Parisa bizitzera joan zenean, marrazkiak, bitxiak eta metalezko apaingarriak aurkeztu zituen hainbat erakusketatan. Gaitasun anitzeko artista zen beraz. Forja eta soldadura tekniketan izan zuen esperientziak bere eskultura estiloan eta produkzioan lagundu zion.