Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
Eraikitzaileak
Ludwig Mies van der Rohe: Bartzelonako Pabilioirako altzariak, 1928–29
Iruzkinak
Ludwig Mies van der Rohe: Bartzelonako Pabiloiko argazkiak, 1928–1929
- Izenburua:
- Ludwig Mies van der Rohe: Bartzelonako Pabiloiko argazkiak, 1928–1929
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Arte eta iraultza kulturala | Arkitektura | Espazioa | Diseinua | Alemania | Bartzelona | Materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arrazionalismoa
- Artelan motak:
- Arkitektura
- Aipatutako artistak:
- Mies van der Rohe, Ludwig
Argazki hauek Ludwig Mies van der Rohe arkitekto alemanaren Bartzelona Pabiloikoak dira, 1928–29ko Bartzelonako Nazioarteko Erakusketan egin ziren. Alemaniako gobernuaren eskariz, pabiloia erakusketaren inaugurazio ekitaldietarako harreragune izateko sortu zuen. Eraikin soil-soila zen; planta bakar bat eta sabai laua zuen, eta izugarrizko kontrastea sorrarazten zuen inguruko pabiloien diseinu tradizionalagoen ondoan.
Miesen pabiloia oso iraultzailea zen bere modernotasunagatik: beirazko horma zabal eta euskarri zituen kromo distiratsuz estalitako zutabeengatik. Alemaniako Errepublikaren gerraosteko optimismoa eta berrikuntza nahi bizia aditzera ematen zituen diseinua zen hura. Barruko eta kanpoko espazioak argitara atera zituen: beirazko hormek eta urmael islatzaileek jariotasun sena sorrarazten zuten. Hala ere, oso itxura modernoa izan arren, pabiloiak lehenaldia eta orainaldia bat egiten zituen, forma klasikoa eta teknologia modernoa uztartuz. Mies-ek podium klasiko baten gainean kokatu zuen eraikina. Beira eta altzaria marmol trabertinoarekin eta bestelakoekin bat eginda erabili zituen, antzinateko eraikinetan ohikoak ziren materialekin, alegia.
Hura egiteko agindu zuen Weimarko gobernua gainbehera joateko arriskuan zenean eraiki zen pabilioia, eskuindarren mehatxua gero eta handiagoa zenean, hain zuzen.