Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
Giorgio Morandi: Autorretratua (Autoritratto) (aurrealdea), 1919 / Kaktusa (Cactus) (atzealdea), ca. 1918–19
Emanaldiak / Antsietatea
Iruzkinak
Balthus: Kalea (La rue), 1933
- Izenburua:
- Balthus: Kalea (La rue), 1933
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Sinbologia | Hiri-eszenak | Paris
- Mugimendu artistikoak:
- Neoklasizismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Balthus,
Pintura hau Balthus artista frantsesak egin zuen eta 1934an lehen aldiz erakutsi zenean izugarrizko iskanbila sortu zuen. Parisko Bourbon-le-Chateau kaleko eszena bat irudikatzen du: ametsetakoa dirudi, denborak gelditu eta pertsonaiak izoztu balira bezala ematen du. Bakoitza bere aldetik doa eguneroko zereginei ekitera, eta bakar bat ere, antza, ez da ohartzen koadroaren ezkerraldean gertatzen ari den ekintza bortitzaz.
Balthusek maitagarrien ipuinetako giroa sortu zuen eguneroko zereginak eta Italiako Errenazimentuko pinturak ezaugarri dituen koloreak eta betikotasun kutsua konbinatzean. Bada, XV. mendeko Piero della Francesca artistaren obra aztertu zuen. Sukaldariaren txano luzea eta ohol bat daraman arotzaren irudia Della Francescaren obraren erreferentzia zuzenak dira, eta pertsonaia guztiak margotu zen garaiko modara jantzita egon arren, ondo asko izan zitezkeen aspaldiko garai bateko irudiak.