Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
Franz Wilhelm Seiwert: Lau gizon fabriken aurrean, 1926
Klasizismoak liluratuta
Iruzkinak
Ubaldo Oppi: Santo Spiritoko arrantzaleak, ca. 1924
- Izenburua:
- Ubaldo Oppi: Santo Spiritoko arrantzaleak, ca. 1924
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Gizakia | Giza harremanak | Arte klasikoa | Eragin artistikoa | Espiritualtasuna | Sinbolismo erijiosoa | Italia
- Mugimendu artistikoak:
- Novecento
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Oppi, Ubaldo
Senide eta lagun talde bat elkarrekin abesten ari dira itsasaldeko herri batean. Irudikatutako laborari italiarrak antzinako fresko errenazentista bateko eszena erlijioso batetik atereak dirudite. Laborarien irudiek erakarri zuten Ubaldo Oppi eta gerraosteko beste hainbat artista italiar —Mussolini-k boterea hartu aurretik ere—: nekazariak izaki espiritual zintzo, sendo eta jator moduan ikusten zituzten, miresteko modukoak ziren.
Oppik Italiako maisu handiak ikertu zituen eta lan hau egiteko Errenazimentuko pinturaren tradizioari begiratu zion. Lan hau garai hartako “primitibismo” berriaren erakusgarri bikain bat da, hau da, Italiako artean izandako klasizismorako joeraren adibide paregabea.
Margherita Sarfatti-k, arte-kritikari italiar ezagunak, eta Mussoliniren maitale izandakoak, hauxe idatzi zuen:
Giotto-ren, Masaccio-ren, Paolo Uccello-ren tradizio hutsenak bereganatzen ditugunean ez diogu aro modernoaren originaltasunari uko egiten, baizik eta gure arteari herdoila kentzen diogu eta hura imitatzen duten aleazioak garbitzen ditugu.