Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
Gorputz klasikoak. Gizatasun berria
Franz Wilhelm Seiwert: Lau gizon fabriken aurrean, 1926
Iruzkinak
Georg Schrimpf: Neskatilak balkoian (Auf dem Balkon [Mädchen auf dem Balcon]), 1927
- Izenburua:
- Georg Schrimpf: Neskatilak balkoian (Auf dem Balkon [Mädchen auf dem Balcon]), 1927
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Emakumea artean | Eragin artistikoa | Sinbologia | Harmonia | Alemania
- Mugimendu artistikoak:
- Neoklasizismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Schrimpf, Georg
Georg Schrimpf Municheko artista autodidakta izan zen. Espresionista eta anarkista izan bazen ere, 1920ko hamarkadaren hasieran artearen arloan sortutako klasizismorako joera berriari heldu zion. Maisutasun handiz margotu zituen emakumeak balkoietan eta leihoetan, lan hau adibide: eskulturak diruditen bi emakume daude balkoi batean; eszena lasaia da. Klasizismotik edan zuen irudi hauek egiteko eta horien bidez klasizismoa goretsi zuen; izan ere, gazte zela Michelangelo eta Rafael Errenazimentuko maisu italiarren biluziak kopiatzen eman zuen aldi bat. Irudiek itxura sendoa dute eta koadroan ez dago ageriko xehetasunik; hortaz, pentsa dezakegu artistak bizimodu barea eta harmoniatsua irudikatu nahi izan zuela garaiko arazoetatik urruntzeko.