Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
Willi Baumeister: Sokasaltoan (Seilspringerin), ca. 1928
Karl Hofer: Autorretratua estudioan (Selbstbildnis im Atelier), 1932
Iruzkinak
Juan Gris: Eseritako arlekina (L’arlequin assis), 1920
- Izenburua:
- Juan Gris: Eseritako arlekina (L’arlequin assis), 1920
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Arte klasikoa | Arlekina | Gerra | Paris
- Mugimendu artistikoak:
- Kubismoa | Neoklasizismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Cocteau, Jean | Gris, Juan | Picasso, Pablo
Parisen bizi zen atzerritar bat zenez gero, Juan Gris pintore espainiarra ez zuten gerrara joatera behartu, eta gerrako urteetan, arte kubista lantzen jarraitu ahal izan zuen. Aulki batean eserita dagoen arlekinaren irudi honek Cézanne-ren koadroak gogorarazten dizkigu, baita Picasso-ren hasierako obrak ere. Estilo kubistaren abstrakziorako joera zeharo modernoa den arren, estu lotuta dago Frantziako kulturaren aro klasiko berriarekin, hau da, Jean Cocteau-k “ordena berreskuratzea” deitu zion horrekin. Artearen alorrean, XVIII. mendetik jorratu zen arlekinaren irudia, Antoine Watteau artista barrokoaren lanetan ikus daitekeenez. Besteren artean, Fouquet, Boucher eta Ingres pintore frantses klasikoen obren erreprodukzioekin dekoratuta zuen Grisek bere estudioa. Grisek hauxe idatzi zuen:
Nire iritziz, artista baten “kalitatea” hark lehenalditik jasotako jakinduriaren emaitza da […] Zenbat eta iraganeko jakinduria handiagoa izan artistak, orduan eta handiagoa izango da bere “kalitatea”.