Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
Karl Hofer: Autorretratua estudioan (Selbstbildnis im Atelier), 1932
Adolf Ziegler: Lau elementuak: sua, ura eta lurra, airea (Die Vier Elemente. Feuer, Erde und Wasser, Luft), 1937 baino lehen
Iruzkinak
Klasizismoaren alde iluna
- Izenburua:
- Klasizismoaren alde iluna
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Arte klasikoa | Artea eta politika | Eragin artistikoa | Nazismoa | Alemania | Italia
- Mugimendu artistikoak:
- Neoklasizismoa | Novecento | Objektibotasun Berria
- Aipatutako artistak:
- de Chirico, Giorgio | Riefenstahl, Leni
Politika eskuindarra pixkanaka-pixkanaka gerra arteko klasizismoaren jabe egiten hasi zen. Antzinako Erromaren errepresentazio moderno nabarmenenetakoak Giorgio de Chirico-ren gladiadoreen koadroak dira. Hala, surrealistek kritika zorrotza egin zioten, erregimen faxistarekin ados jartzeagatik. Alemanian, 1933an naziek boterea hartu eta handik gutxira, Adolph Hitler-ek hauxe adierazi zuen: “Garai politiko eta historiko bakoitzak iraganeko aro jakin batekin, hura bezain heroikoa den batekin, lotuko duen zerbait bilatzen du artean. Grekoak eta erromatarrak teutoien hurbilekoak dira bat-batean”. 1936an Berlinen izandako Olinpiar Jokoak sekulako ikuskizun klasizista izan ziren, Leni Riefensthal zinegile eta propagandista nazi handienak grabatu zituen eta itxura berria eman zien Olinpiada filmean.