Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
Klasikotasuna eguneroko bihurtzen
Giorgio Morandi: Autorretratua (Autoritratto) (aurrealdea), 1919 / Kaktusa (Cactus) (atzealdea), ca. 1918–19
Iruzkinak
Charles-Edouard Jeanneret (Le Corbusier): Gitarra bertikala (bigarren bertsioa) [Guitare verticale (deuxième version)], 1920
- Izenburua:
- Charles-Edouard Jeanneret (Le Corbusier): Gitarra bertikala (bigarren bertsioa) [Guitare verticale (deuxième version)], 1920
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Arte klasikoa | Eragin artistikoa | Argia | Bolumena | Geometria | Kolorea | Harmonia
- Mugimendu artistikoak:
- Purismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Le Corbusier, | Ozenfant, Amedée
Le Corbusier arkitekto gisa zen famatua, baina betidanik pintatu zuen, eta Amédée Ozenfant artistarekin batera, pintura-mugimendu berri bat garatu zuen: Purismoa. Purismoak geometriaren arau klasikoak lantzen zituen, guztia argia eta harmonikoa izan zedin, objektu arruntak barne. Lan honetan, hain zuzen, ohiko objektuak aukeratu zituen –gitarra bat, botila bat eta edalontzi bat– eta forma geometrikoak izateraino murriztu zituen. Puristentzat angelu zuzena zen harmonia ororen oinarri.
Koadroaren koloreak hitsak dira: lur kolore ilunak bolumena irudikatzeko erabili zituen, eta tonu argiagoak inguruko espazioa jasotzeko. Ez dago perspektibarik, argi-itzalak besterik ez, eta horri esker objektuetan zehar, barrena eta kanpora, eraman dezakegu begirada. Begira gaudela, irudiek gainjarrita dauden osagai arkitektoniko eta mekanikoen itxura hartzen dute: botilak zutabedi bat ematen du, gitarra handitik tximinia bat ageri da, diapasoiak erpin zorrotza du eta esku-argitik isurtzen den keak bat egiten du gitarraren kaxarekin.