Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
Emanaldiak / Antsietatea
Juan Gris: Eseritako arlekina (L’arlequin assis), 1920
Iruzkinak
Willi Baumeister: Sokasaltoan (Seilspringerin), ca. 1928
- Izenburua:
- Willi Baumeister: Sokasaltoan (Seilspringerin), ca. 1928
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Giza gorputza | Arte klasikoa | Eragin artistikoa | Erritmoa | Forma | Nazismoa | Alemania
- Mugimendu artistikoak:
- Objektibotasun Berria
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Baumeister, Willi | Léger, Fernand
Willi Baumeister artista alemanaren pintura honek goretsi egiten du sasoian dagoenaren sendotasuna. Bertan ageri diren hiru irudiak, forma sinplekoak, mugimenduan daude eta erritmo hori sumatzen da. Sokasaltoan dabilena luzatzen ari da: haren gorputzak “S” itxura hartzen du, eskultura klasikoan inspiratuta. Puristek Parisen bezala, Baumeisterren ustez artean bat egiten zuten pinturak, arkitekturak eta eskulturak. Fernand Léger-en lana miresten zuen bereziki, eta lan honetan Légeren estiloaren hainbat ezaugarri ikus ditzakegu, esaterako: zilindro-itxurako irudiak, itzalen erabilera grafikoa eta osagaiak gainjarrita dauden modua.
Lehen Mundu Gerraren ondoren, ezkertiarrek eta eskuindarrek osasuntsu eta sasoian egotea goresten zuten. Baumeister ezkertiarra zen eta bazekien atleten pinturekin Objektibotasun Berriaren estiloari ekarpen bat egiten ari zitzaiola. Izan ere, naziek agintea hartu zutenean Frankfurteko Arte eta Ogibide Eskolan zuen lanpostua galdu zuen, eta haren obra 1937ko Arte galdua izeneko erakusketan sartu zuten naziek.