Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
Gio Ponti: Arkeologia-ibilaldia (La passeggiata archaeologica), estalkidun ontzia, 1925
Hannah Höch: Erroma (Roma), 1925
Iruzkinak
Madeleine Vionnet: Kaftana, 1921
- Izenburua:
- Madeleine Vionnet: Kaftana, 1921
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Arte klasikoa | Artea eta moda | Eragin artistikoa | Edertasuna | Grezia | Paris
- Aipatutako artistak:
- Vionnet, Madeleine
Kaftan soil eta dotore hau Madeleine Vionnet moda-diseinatzaile frantsesak sortu zuen. Toles lasaiak ditu, estatua klasikoen soinekoen antzekoak. 1920ko hamarkadan Vionnet antzinatean inspiratutako jantzi drapeatuak egin eta Parisko moda-diseinatzaileen artean nagusitutako joera hori zabaldu zuen. Azaldu zuenez, Greziako ontziak ziren bere diseinuen inspirazio-iturrietako bat: […] horietan dauden dotore jantzitako emakumeak, baita anforaren inguru finak ere.
Vionnet izan zen ehuna zeharka mozten hasi zen lehena. Hala, ehuna mozteko modu horrek aukera eman zion bere diseinuetan ezaugarri den estilo aske eta eskulturala garatzeko eta, gainera, iraultza sorrarazi zuen modaren arloan. Kortse eta molde zurrunak erabiltzeko premiari uko egin eta gorputzak jantziaren barruan zuen garrantzian oinarritutako diseinuak sortu zituen. Bruce Chatwin idazle ingelesak zioenez:
Maisutasun handiko eskultore batek marmol-bloke bateko ahalbideak erabiltzen dituen bezalaxe lantzen zuen hark ehuna; eta eskultore bat balitz bezalaxe antzeman zuen emakumezko gorputzari mugitzean darion edertasuna.