Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
Otto Dix: Transplantea (Transplantation), 1924
Julius Bissier: Eskultorea autorretratuarekin (Bildhauer mit Selbstbildnis), 1928
Iruzkinak
Aristide Maillol: Île-de-France, 1925
- Izenburua:
- Aristide Maillol: Île-de-France, 1925
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Emakumea artean | Eragin artistikoa | Konposizioa | Oreka | Biluzia | Edertasuna | Lehen Mundu Gerra | Paris
- Mugimendu artistikoak:
- Neoklasizismoa | Purismoa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Maillol, Aristide
Aristide Maillol-ek sortutako brontzezko estatua distiratsu honetan irudikatzen den emakumearen perfekzio fisikoa Lehen Mundu Gerrak eragindako zentzugabeko hilketei eta suntsipenari aurre egiteko sendagai antzeko bat izan zen. Eskultura dotore hau Paris inguruko Île-de-France eskualde oparoaren pertsonifikazioa da. Maillolek natura hartu zuen inspirazio-iturri nagusitzat: haren iritziz, naturaren ordenaren irudi zen emakumearen gorpuzkera, hain zuzen ere, bakearen, harmoniaren eta edertasunaren ikurra. Emakumezko formen edertasunak –xarmak, orekak eta irmotasunak– arte klasikoaren tradizioa aditzera ematen digu.
1925ean obra hau sortu zuenean oso ospetsua zen Maillol, Frantziako tradizio klasikoko eskultore garrantzitsuenetakoa zen. Gai gutxiz baliatzen zen, eta horrek aukera ematen zion erabiltzen zituen teknikak sakonetik jorratzeko: arreta gehiago jartzen zion konposizioari eta irudiak behin eta berriro txukuntzen zituen, hark idealtzat zuen irudira hurbiltzearren. Maillolek irudi sendoak irudikatzeko egindako lanak izugarrizko eragina izan zuen Alemanian, Bigarren Mundu Gerrako urteetan.