Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
Fernand Léger: Emakumea loreontzi bati eusten (behin betiko egoera) [Femme tenant un vase (état définitif)], 1927
Carlo Carrà: Loten alabak (Le figlie di Loth), 1919
Iruzkinak
Edward Steichen: Isadora Duncan Partenoiaren atarian (Isadora Duncan at the Portal of the Parthenon), 1920
- Izenburua:
- Edward Steichen: Isadora Duncan Partenoiaren atarian (Isadora Duncan at the Portal of the Parthenon), 1920
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Argazkigintza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Konposizioa | Oreka | Sinbologia | Lehen Mundu Gerra | Grezia | Isadora Duncan
- Mugimendu artistikoak:
- Neoklasizismoa
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Steichen, Edward
Edward Steichen argazkilari amerikarrak Lehen Mundu Gerran aireko argazkilari gisa lan egin zuen eta harrezkero argazki-teknologia eta -tekniketan sakondu zuen. 1920an bidaia bat egin zuen Atenasera, Isadora Duncan dantzari ospetsuarekin batera. Dantzariaren bizitasun handiko mugimenduak Akropoliko aurrietan argazkitan jaso nahi izan zituen, baina Greziara iritsi zirenean Duncan-ek galdu egin zuen aurretik proiektuaren aurrean erakutsitako gogoa. Hala ere, Steichen-ek dantzariaren irudi ikusgarri hauek jasotzea lortu zuen, hotel bateko zerbitzari batek hari utzitako “Kodak Brownie” kamera erabiliz. Duncan-ek jarrera bereziak hartu zituen: soineko lasai bat zeraman jantzita eta estasi erlijioso batean murgilduta balego bezala goratu zituen. Antzinako harlauzen artean dantzariaren irudiak txikiagoa dirudien arren, Duncan eta kokaleku monumental eta klasiko hori bat dira. Geroago, hauxe esan zuen Steichen-ek:
Greziaren baitan zegoen bera, eta bere baitan hartu zuen Grezia.