Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
Balthus: Kalea (La rue), 1933
Willi Baumeister: Sokasaltoan (Seilspringerin), ca. 1928
Iruzkinak
Emanaldiak / Antsietatea
- Izenburua:
- Emanaldiak / Antsietatea
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Giza gorputza | Antzerki-izaera | Artea eta kirola | Eragin artistikoa | Sinbologia | Gerra
- Mugimendu artistikoak:
- Novecento | | Purismoa
- Aipatutako artistak:
- Baumeister, Willi | Derain, André | Donghi, Antonio | Gentilini, Franco | Gris, Juan | Heckel, Erich | Hoerle, Heinrich | Janesch, Albert | Severini, Gino
Antzezpena oinarrizko bilakatu zen gerra arteko garaiko ikuskizun modernoetan. Gorputza —landua, zizelkatua eta bikaindua— egiazkoaren bermea zen, burua abstraktuegia eta subjektiboegia zelakoan baitzeuden. Estiloari eta politikari dagokienez hain desberdinak ziren artistek, esaterako, Willi Baumeister-ek, Franco Gentilini-k, Erich Heckel-ek, Albert Janesch-ek eta Lorenzo Lorenzetti-k, kirolaren gaiari heldu zioten 1920ko hamarkadaren amaieran eta 1930ekoaren hasieran. Era berean, askotariko beste artista batzuek, hala nola, André Derain-ek, Antonio Donghi-k, Juan Gris-ek, Heinrich Hoerle-k eta Gino Severini-k, zirkuko, inauterietako eta commedia dell’arteko irudiak lantzeari ekin zioten.