Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
Mario Sironi: Soldadua (Soldato), 1935–36
Pablo Gargallo: Urketariak (Aguadoras), 1925
Iruzkinak
Giorgio de Chirico: Gladiadoreak atseden hartzen (Gladiateurs au repos), 1928–29
- Izenburua:
- Giorgio de Chirico: Gladiadoreak atseden hartzen (Gladiateurs au repos), 1928–29
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Giza gorputza | Arte klasikoa | Eragin artistikoa | Sinbologia | Faxismoa | Italia
- Mugimendu artistikoak:
- Novecento
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- de Chirico, Giorgio
Giorgio de Chirico-ren pintura honetan, gladiadoreak zutik eta estu-estu eginda agertzen dira taldean, gela baten erdian bilduta. Haien aurpegiek maskarak dirudite, eta hartzen dituzten pose estatikoak enigmatikoak dira. Koadro honetako gai klasikoa bat zetorren Mussolini-k Erromatar Inperioa berpizteko zuen asmoarekin. Surrealistek gaitzetsi egin zuten De Chirico, faxistentzat ezkutuan lan egiteagatik. Hala ere, gladiadoreak irudikatuta dauden moduagatik, ez dirudi, itxuraz, koadro honen helburua faxismoaren propaganda egitea zenik. Ageri diren gizonak ez dira fisikoki perfektuak eta tentsioa nabari zaie, muskuluak uzkurtuta dituzte, eta ez dira dotoreak ezta ondo proportzionatuak ere. Kritikari bat (Italiako faxismoaren jarraitzaile) kexu zen. Hona bere hitzak:
Pertsonaia hauek, Erromatar Inperioko gerrariak balira bezala jantzitakoak, ez dabiltza ziurtasunez. Antzezle txarrak dira, hezurmamitzen duten pertsonaietan sinesteari utzi diotenak [...] Beste zerbaitetan pentsatzen ari dira.
De Chiricoren koadro hau sail batekoa da: Paul Rosenberg arte-merkatariak eskatu zion saila egiteko, Parisko bere apartamenturako.