Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
Giorgio de Chirico: Gladiadoreak atseden hartzen (Gladiateurs au repos), 1928–29
Julio González: Emakume bat ogia daramala (Femme au pain), 1928
Iruzkinak
Pablo Gargallo: Urketariak (Aguadoras), 1925
- Izenburua:
- Pablo Gargallo: Urketariak (Aguadoras), 1925
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Emakumea artean | Eragin artistikoa | Biluzia | Herri-kultura | Espainia
- Mugimendu artistikoak:
- Abangoardia
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Gargallo Catalán, Pablo
Pablo Gargallo eskultore espainiarra ospetsu egin zen estilo kubistako metalezko xafla lauez sortutako objektuengatik, batik bat. Dena den, 1925eko brontzezko eskultura honetan forma tradizional eta klasikoagoetara itzuli zela ikus dezakegu: pitxerrak daramatzaten bi emakumeen irudiek bi sasoi aditzera ematen dizkigute: gaztaroa eta adin ertaina. Bere ibilbidearen hasieran, Gargallok Aragoiko emakumeen marrazkiak eta akuarelak egin zituen, baserritar arropa tradizionalez jantzita, eta pitxerrak buru gainean eta aldaketan zeramatzatela. Gai honi 1920an heldu zion berriro, aldaka gainean txarro handi bat zeraman emakumezko irudi biluzi sendo bat marraztu zuenean. Hala, marrazki hartatik sortua da eskultura hau; 1925ean Parisko Udazkeneko Erakustaldian lehen aldiz aurkeztu zen. Bartzelonan hazi izan bazen ere, Gargallok urte batzuk eman zituen Parisen bizitzen, eta bertan bizi zela hasi zen askotariko metalak erabiltzen eskulturak egiteko.