Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
Klasizismoak liluratuta
Madeleine Vionnet: Kaftana, 1921
Iruzkinak
Gio Ponti: Arkeologia-ibilaldia (La passeggiata archaeologica), estalkidun ontzia, 1925
- Izenburua:
- Gio Ponti: Arkeologia-ibilaldia (La passeggiata archaeologica), estalkidun ontzia, 1925
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Arte klasikoa | Artea eta historia | Eragin artistikoa | Konposizioa | Italia
- Mugimendu artistikoak:
- Neoklasizismoa
- Artelan motak:
- Eskultura-objektua
- Aipatutako artistak:
- Ponti, Gio
Gio Ponti, ontzi neoklasiko hau diseinatu zuena, Italiako arkitekto gailena izatera iritsi zen, baita XX. mendeko diseinatzaile nabarmenetakoa ere. Ponti modernoa izan arren, tradizioari eta historiari lotutako diseinuak egin zituen beti.
Pieza honen forma estilizatua eta lepo mehea antzinako Greziako olio- edota lurrin-flasko tradizionaletan daude inspiratuta. Garaiko jantziak daramatzaten irudiak ageri dira hainbat erlikien artean: kolomak, ontziak, eguzki-erlojuak eta zutargiak. Atzealdeak Erromatar adreiluztadura gogora ekartzen digu.
Pontik erabilitako irudi multzoa Italiako kulturaren historiari egindako omenaldi da: antzinateko Erromatar arteari, arkitekturari eta zientziari, Errenazimentuari eta neoklasizismo aldiari. Hala ere, bizitasun handiko estiloak eta collage antzeko konposizioak itxura zeharo modernoa ematen diote objektu honi.