Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
Georg Schrimpf: Neskatilak balkoian (Auf dem Balkon [Mädchen auf dem Balcon]), 1927
Ubaldo Oppi: Santo Spiritoko arrantzaleak, ca. 1924
Iruzkinak
Franz Wilhelm Seiwert: Lau gizon fabriken aurrean, 1926
- Izenburua:
- Franz Wilhelm Seiwert: Lau gizon fabriken aurrean, 1926
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Gizakia | Eragin artistikoa | Geometria | Alemania | Heinrich Hoerle | Aloys Faust | Josef Haubrich
- Mugimendu artistikoak:
- Konstruktibismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Seiwert, Franz Wilhem
Franz Seiwert irudi nabarmena izan zen pintore eta grabatugile ezkertiar talde batean, “Koloniako progresistak” izenekoan. Masak uler zezakeen artea aztertzen aritu zen, eta hala, giza forma sinplifikatuz, bere estilo berezia garatzea lortu zuen: aurpegiak maskara antzekoak dira, eta gorputzak lauak eta estilizatuak; espazioa, berriz, formak gainjarriz adierazi zuen. Guztia geometrikoa eta ordenatua da.
Seiwerten lan ugaritan bezala, pintura honek artistak zituen kezka sozialak aditzera ematen dizkigu: lagunak eta askotan jasotzen zuen hiriko langileria uztartu zituen oraingo honetan. Ezkerretik eskuinera, honako hauek agertzen dira: Heinrich Hoerle pintorea, Aloys Faust arte-merkataria, Seiwert bera eta Josef Haubrich bildumagilea. Ez zituen inspirazio-iturri antzinate klasikoko edo Errenazimentuko maisuak, baizik eta Erdi Aroko artea eta kapitalismoaren aurreko artisautzen lana. Seiwertek ez zuen batere gustuko Alemaniako Objektibotasun Berriaren mugimenduko pintoreek erabiltzen zuten efektu optikoa edo “fotografikoa”. Hauxe zioen bere lanari buruz:
Edozein harreman edo tentsio sentimentaletik aske dagoen errealitatea irudikatzea da nire asmoa.