Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
Charles-Edouard Jeanneret (Le Corbusier): Gitarra bertikala (bigarren bertsioa) [Guitare verticale (deuxième version)], 1920
Balthus: Kalea (La rue), 1933
Iruzkinak
Giorgio Morandi: Autorretratua (Autoritratto) (aurrealdea), 1919 / Kaktusa (Cactus) (atzealdea), ca. 1918–19
- Izenburua:
- Giorgio Morandi: Autorretratua (Autoritratto) (aurrealdea), 1919 / Kaktusa (Cactus) (atzealdea), ca. 1918–19
- Erakusketa:
- Kaosa eta Klasizismoa: artea Frantzian, Italian, Alemanian eta Espainian, 1918–1936
- Gaiak:
- Argia | Forma | Kolorea | Erretratua eta autorretratua | Natura | Italia
- Mugimendu artistikoak:
- Errealismo Magikoa | Novecento
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Carrà, Carlo | de Chirico, Giorgio | Morandi, Giorgio
Giorgio Morandi artista italiarrak bi aldeko lan hau sortu zuen garaian, Giorgio de Chirico-ren eta Carlo Carrà-ren arte metafisikoak eragin handia zuen haren lanean. Izan ere, behatzen ari zaigun autorretratu honetan sumatu egin daiteke eragin hori. Dena dela, Morandi ez zen mugimendu artistiko bakar batera ere elkartu. De Chirico eta Carrà halako izaera helezina jasotzen interesatuta zeuden bitartean, Morandik gai nabariagoak jorratu zituen: haren ustez egiazko natura zena irudikatu nahi zuen.
Bi mihise hauek indar handikoak dira. Kolore hitsez margotu zituen eta formen arteko lotura aztertu zuen. Argia kaktusaren eta eusten dion ontziaren gainean da, objektuoi erliebea emateko.
Morandi Italian, jaioterri Bolonian, bizi zen, eta italiar sentsibilitatea darie haren lanei. Artisau baten xehetasunez pintatzen zuen eta nekaezina zen, gai bertsuak behin eta berriro margotzen zituen. Haren lanak gustuko zituzten modernoek zein klasizistek: ”benetakoak dira, oliba-olioarekin etxean egindako ogia bezalakoak” ikusten baitzituzten.