Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
Sarrera
Juan Gris, Gizona kafetegian (1912)
Iruzkinak
André Derain, Emakumea atorrarekin (1906)
- Izenburua:
- André Derain, Emakumea atorrarekin (1906)
- Erakusketa:
- Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Kabareta | Montmartre
- Mugimendu artistikoak:
- Fauvismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Derain, André
Koadro honek Emakumea atorrarekin du izena, eta Montmartreko kabaret-dantzaria irudikatzen du. 1906koa da eta André Derain artistak margotu zuen. Derain fauvismo mugimenduko artista izan zen, hau da “basapiztien” mugimendukoa. Izan ere, izen hori kritikari batek fauvisten lan koloretsu oldarkorrak ikustean hitz hori erabili izanagatik datorkio.
Sarah Wilson, erakusketako komisarioa:
“Derainen kabareteko dantzari honek zuzenean garamatza Montmartreko mundu ikusgarrira. Benetan oso andere modernoa da, kolore bizi‑biziz margotua. Fauvismoaren ezaugarriak islatzen dira, hala nola, koloreen arteko kontrastea, gorriaren eta berdearen artekoa, eta urdinaren eta laranjaren artekoa. Benetako panpoxa dugu. Begiratu zein ederki irudikatu zuen ezkerreko eskua erorita, kolore freskotasun handiarekin, eta ukituaren naturaltasun amaigabearekin. Ezaugarri horiengatik guztiengatik margolan nahiko basatia dela esan daiteke. Harrigarria da orain dela ia 100 urte inguru margotu zuela pentsatzea”.