Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
Jacques de la Villeglé, Montparnasse geltokia, irteera kalea, uztailaren 12a (1968)
Henri Cueco, Barrikada, Viet Nam 68 (1968)
Iruzkinak
Niki de Saint Phalle, Kennedy–Khrushchev (1963)
- Izenburua:
- Niki de Saint Phalle, Kennedy–Khrushchev (1963)
- Erakusketa:
- Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
- Gaiak:
- Artea eta politika | Artea eta umorea | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lan-prozesua | Aljeriako gerra | Gerra Hotza | John F. Kennedy | Nikita Khrushchev
- Aipatutako artistak:
- de Saint Phalle, Niki
Niki de Saint Phalle artista frantziar-estatubatuarra zen. Frantziak 1960ko hamarkadan sortutako artistarik kementsuena izan zela pentsatzea atsegin dut, behintzat Aljeriako Gerrari eta mundua aurkako bi alderditan banatu zuen Gerra Hotz izugarriari eman zizkien erantzunei begiratuta. Obra hau John Fitzgerald Kennedy-ren eta botoi bat sakatuz mendebaldeko zibilizazioa suntsitzeko gai zen Nikita Khruschev-en arteko telefono gorria ezarri zen unean izan zen egina, Kubako misilen krisialdia gertatu eta gero. Siamdar biki izugarri hau galtzari‑eustekoaz eta takoi altuko zapatez feminizatua ageri da, gorputza plastikozko misilez, hegazkinez, soldaduez eta armiarmez estalia duela. Nicky de Saint Phallek alanbre sarezko gorputzak sortzen zituen. Hemen egileak ferian aurkitu zituen bi mozorro hautatu eta pintura‑puxikak ezkutatu zituen gero ohiko moduan margotuko zuen azalaren azpian. Obratik aldendu, feriako erriflea hartu eta tiro egiten zien, pintura‑puxikak barrutik leherrarazteko. Horrela, gorputzei odola zeriela ematen zuen. Aldi berean, gizon plantak egitearen keinua jasotzen duen pintura abstraktu espresionistaren parodia eta odoletan den gorputz gisa egindako pinturaren gorputzaren gaineko iruzkina zen. Kasu honetan bereziki, nolanahi ere, 1963ko azaroan gertatuko zenaren aurrerapen harrigarria da: John F. Kennedyren benetako bala bidezko hilketaren aurrerapena.