Edukira zuzenean joan

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968

Henri Cueco, Barrikada, Viet Nam 68 (1968)

Info gehiago

Jean Tinguely, Txiroen balleta (1961)

Info gehiago

Iruzkinak

Gilles Aillaud, Eduardo Arroyo eta Antonio Recalcati, Bizi edo hiltzen utzi edo Marcel Duchamp-en amaiera tragikoa (1965)

Izenburua:
Gilles Aillaud, Eduardo Arroyo eta Antonio Recalcati, Bizi edo hiltzen utzi edo Marcel Duchamp-en amaiera tragikoa (1965)
Erakusketa:
Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
Gaiak:
Artea eta politika | Artea eta umorea | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Vietnamgo gerra | AEB | Frantzia
Artelan motak:
Pintura | Ready-made
Aipatutako artistak:
Arman, | Aillaud, Gilles | Arroyo, Eduardo | Duchamp, Marcel | Oldenburg, Claes | Recalcati, Antonio | Warhol, Andy

Zortzi margolanez osaturiko serie hau hiru artistaren elkarlanaren emaitza da. Gilles Aillaud, Eduardo Arroyo eta Antonio Recalcati dira artista horiek. 1965ean egin zuten, eta izenburua Bizi edo hiltzen utzi edo Marcel Duchamp-en amaiera tragikoa du. Duchampek eragin izugarria izan zuen hirurogeiko hamarkadako artean, bereziki berak asmaturiko ready-made edo “aurrez egina dela eta. Horren adibideak ikusiko dituzu areto honetan: auto zanpatu bat, besaulki bat, maletak eramateko burdina...

Baina Aillaud, Arroyo eta Recalcati bezalako artista politikoak “edozerk balio du” ideiaren aurkari sutsuak ziren. Haien ustez, arteak esanahiren bat izan behar zuen. Bereziki Duchamp arbuiatzen zuten, haren artea ez baitzen inoiz politikan engaiatu. Eta hori gutxi balitz, hiritartasun estatubatuarra eskuratu zuen: traiziorik handiena zen hori.

Sarah Wilson-ek zortzi margolanetan gertatzen denari buruz hitz egingo digu.

“Lehenengo margoa Duchampen margorik bikainenetakoa da, Eskaileratik jaisten ari den biluzia, 1912koa. Parisen egina izan bazen ere, jadanik 1913an New Yorkeko Armoury-n egin zen erakusketa famatuan ikusgai zegoen. Hurrengo irudian Duchamp ageri da, eskaileran gora doala. Orduan gela batean dagoela konturatzen da, eta bertan galdeketa egiten diote, hiru artistek —eta Aillaud-en, Arroyo-ren eta Recalcati-ren autorretratuak dira‑ Duchamp gaixoa masailezurrean astintzen duten artean. Laugarren margoan haren pixatoki ezaguna ageri da, ‘R Mutt’ bezala sinatua eta 1917an New Yorkeko areto independente ezagunean erakutsi zutena. Bosgarren margolanean, aulki batean eserita dago berriz, galdeketa luzea jasaten. Seigarrenean, berriz, Duchampen kristalezko eskultura ezaguna ikus dezakegu. Lan hori ulergaitza da zinez. Politikari lotutako artista hauei eskultura hori haserregarria iruditzen zitzaien, eta agian obraren ulergaiztasuna ere horren arrazoi bat izan daiteke. Zazpigarren margolanean, Duchamp bera ostikoka botatzen dute eskaileran behera, biluzik dagoela —aipa dezagun, parentesi artean, ez duela barrabilik‑. Eskaileraren goiko aldean dauden hiru artistek, artean barre egiten diote eta irrigarri uzten dute. Duchampen amaiera tragikoaren azken margoan, artistaren gorpua eramaten dute, Estatu Batuetako banderak estalitako hilkutxan. Hau da obraren benetako arrakasta. Andy Warhol, Claes Oldenburg eta Marcel Rayss eta Arman margolari frantsesen eta Pierre Restany kritikariaren irudiak antzeman ditzakegu. Kezkagarria zera da: gizon horiek, frantziarrak edo estatubatuarrak izan, uniforme militarra dutela soinean. Vietnamen garaia zen orduan. Haien isekazko margoak etortzekoa ziren joeren aurrerapena da, joera postmodernoak deituko genituzkeenen aurrerapena. Etorkizunari aurreratzen zaizkio”.

BESTE ATALAK

Sarrera

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

André Derain, Emakumea atorrarekin (1906)

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Juan Gris, Gizona kafetegian (1912)

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Robert Delaunay, Eiffel dorrea zuhaitzekin (1910)

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Marcel Duchamp, Bizikleta-gurpila (1913)

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Henri Matisse, Bizkarra I (1909)

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Tsuguharu Foujita, Youki, elurraren jainkosa (1924)

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Jean Fautrier, Untxi-larruak (1927)

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Chaïm Soutine, Goitik behera irekitako idia (1923)

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Constantin Brancusi, Txoria espazioan (1927)

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Pablo Picasso, Olga-ren erretratua (1923)

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Piet Mondrian, Konposizioa marra bikoitz eta urdinarekin (1935)

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Fernand Léger, Konposizioa esku eta kapeluekin (1927)

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Marcel Duchamp, Gioconda (1919)

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Man Ray, D.A.F. de Sade-ren alegiazko erretratua (1938)

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Francis Picabia, Txekorraren adorazioa (1941‑1942)

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Jean Fautrier, 22. bahitua (1944)

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Jean Dubuffet, Berthollet, ibai-karramarro bat duela sudur gainean (1947)

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Bernard Buffet, Gizona kaskezurrarekin (1947)

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Antonin Artaud, Autorretratua (1947)

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

André Fougeron, Epaileak (1950)

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Roberto Matta, Accidentalité (1947)

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Nicolas de Staël, Printzeen parkea (Futbolari handiak) (1952)

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Germaine Richier, Saguzarra (1946)

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Yves Klein, Titulurik gabeko Antropometria (1960)

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Jean Tinguely, Meta-Malevich (1954)

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Jesús Rafael Soto, Gortina zehargarria (1967/2002)

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Jacques de la Villeglé, Montparnasse geltokia, irteera kalea, uztailaren 12a (1968)

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968, Iruzkina, 2002

Info gehiago

Niki de Saint Phalle, Kennedy–Khrushchev (1963)