Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
André Derain, Emakumea atorrarekin (1906)
Robert Delaunay, Eiffel dorrea zuhaitzekin (1910)
Iruzkinak
Juan Gris, Gizona kafetegian (1912)
- Izenburua:
- Juan Gris, Gizona kafetegian (1912)
- Erakusketa:
- Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Geometria | Montmartre
- Mugimendu artistikoak:
- Kubismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Gris, Juan | Picasso, Pablo
Errenazimenduaz geroztik artean sortutako mugimendu iraultzaileena, Kubismoa, Montmartren sortu zen baita ere. Kubismo-joerako margolariek zalantzan jarri zuten arteak natura imitatu behar zuela. Hori egiaztatzeko, margotu nahi zituzten gaiak forma geometrikotan zatitu zituzten. Kubismoko koadro hau Juan Gris espainolarena da. 1912an margotu zuen.
Gizon dotorea ikusten da, etiketa jantziarekin, alkandoraren lepoa ere ikusten zaiola. Kapela garaia eta takoi altuko zapata beltzak ditu. Kafetegian eserita dago. Bere atzean, margolanaren eskuinaldean, absenta edalontzi berdea dago. Horixe zen, hain zuzen, Montmartren edan ohi zen edaria, benetako mendekotasuna sortzen zuena. Ezkerreko sorbaldaren alboan, aperitiboaren etiketa horia dago. Kubismoan maiz erabiltzen ziren mundu modernotik hartutako paper zatiak edota esloganak.
Kubismo garaiari hasiera eman zion obra Pablo Picasso-ren Avignongo andereñoak (1907) izan zen. Picasso Espainiakoa zen, Gris bera bezalaxe. Hemen aukera duzue margolan harrigarri bezain indartsu horretarako Picassok egindako bi azterlan bata bestearen alboan ikusteko.