Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
Tsuguharu Foujita, Youki, elurraren jainkosa (1924)
Chaïm Soutine, Goitik behera irekitako idia (1923)
Iruzkinak
Jean Fautrier, Untxi-larruak (1927)
- Izenburua:
- Jean Fautrier, Untxi-larruak (1927)
- Erakusketa:
- Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lehen Mundu Gerra
- Mugimendu artistikoak:
- Arte informala
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Fautrier, Jean
Erakusketa honetan, baliteke berraurkituriko artista interesgarrienetako bat Jean Fautrier margolaria izatea. Erresuma Batuko Arte Ederren Errege Akademian ikasi zuen, eta agian Sickert-en ikasle ere izan zen. Lehen Mundu Gerra baino lehen, Londresko Tate galerian Turner-en margolanen lehen erakusketan, haren lanak ikusi zituen. Parisa itzultzean, aldi batez kubismoarekin saiatu zen arren, koadro hau adibidetzat har daitekeen informel izeneko joera iluna zen berriena. Alde batetik, koadroko paisaia txikiak Turner gogorarazten digu: Fautrier Alpeetan egon zen indarberritzen, Lehen Mundu Gerran birikak zauritu baitzizkioten. Hala ere, larrututako untxiei begiratuz gero, aztoratzen gaituen zerbait sumatzen dugu. Ehizako margolan tradizionaletan ez bezala (agian Fautrierrek Louvren ikusi zituen ehizari buruzko koadroak), untxi hauek lepotik zintzilik daude, odola drainatzeko buruz behera egon beharrean. Oso azaletik margoturik daude. Nolabaiteko patetismoa islatzen da pintzelaren beheko aldeaz margoturiko edo ia zirriborroz eginiko larruan. Izan ere, ia‑ia dantzarien tutu patetikoen antzekoa da.