Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
Nicolas de Staël, Printzeen parkea (Futbolari handiak) (1952)
Yves Klein, Titulurik gabeko Antropometria (1960)
Iruzkinak
Germaine Richier, Saguzarra (1946)
- Izenburua:
- Germaine Richier, Saguzarra (1946)
- Erakusketa:
- Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
- Gaiak:
- Artea eta erlijioa | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Espiritualtasuna | Bigarren Mundu Gerra
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Richier, Germaine
Saguzarra, 1946koa, Frantziako gerraosteko emakumezko eskultore garrantzitsuarena da, Germaine Richier‑ena, hain zuzen ere. Brontzezko eskultura eder hau erdi‑gizon eta erdi‑saguzar den irudia da. Parpailazko hegalek Richierren sorterri zen Proventzako intsektuak gogorarazten dizkigute. Baina Kristau-irudiak ere gogorarazten ditu. Saguzarra urrezko aingerua izan daiteke, hegoak zabalik dituena. Gurutziltzaketa ere izan daiteke. Gerraosteko urteetan Eliza Katolikoak eragin handia izan zuen artean. Izan ere, Richierrek gero gurutziltzaketa bat egingo zuen eliz batentzat, Saguzarra eskultura honen antzekoa. Haren lanak eztabaida handiak sortu zituen. Elizako Goi Arduradunen arteko talde eskuindarrari iruditu zitzaion Richier Kristautasunari buruzko mezu okerra ematen ari zela. Lan honetan, esaterako, eskeleto itxurako irudia biziaren eta heriotzaren artean dilindan dagoela dirudi: hegoak makur eta zuloz josiak, erdi lur‑jota balego bezala. Baina beste batzuentzat, gizakien munduaren eta mundu naturalaren arteko batasunak espirituzko botere handia zuen.