Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
Jean Fautrier, 22. bahitua (1944)
Bernard Buffet, Gizona kaskezurrarekin (1947)
Iruzkinak
Jean Dubuffet, Berthollet, ibai-karramarro bat duela sudur gainean (1947)
- Izenburua:
- Jean Dubuffet, Berthollet, ibai-karramarro bat duela sudur gainean (1947)
- Erakusketa:
- Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Gainazala | Proportzioa | Testura | Erretratua eta autorretratua
- Mugimendu artistikoak:
- Arte informala
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Dubuffet, Jean
René Bertelé arte-kritikaria sudurrean karramarroa zuela irudikatu zuen Dubuffet-ek. Antza denez, oso erretratu deigarria zen hau, Bertholleten itxura modu berezian adierazten baitzuen (sinusitisik ote zuen pentsarazten digu). Margolanera hurbiltzen bagara, Dubuffeten sukaldari-lan txukuna ikusiko dugu. Apartamentuan lanean, nolabaiteko pinturazko pastak egiten zituen, hautes pâtes, berak esaten zien moduan, ia‑ia, gozogilea bailitzan. Pintzelarekin emandako amaieraren azpian, geruza gorria ikusten da. Ohiz kanpoko desproportzioa dago buru handiaren, belarri txikien eta sorbalda makurren artean. Badirudi umeren batek egin duela irudia. Hala ere, Dubuffeten teknikaren sofistikazioa ezin du lortu ume batek. Eta margolan horiek lehenengoz ikustean sortutako zirrarak abiapuntu berri bat markatu zuen, nolabait. Dubuffetek, beste pare bat artistarekin batera, informel izenaz ezagutuko zen mugimendua hasia zuen. Izan ere, egiazko pinturari begiratzeko modua eta berak irudikatzen duenari begiratzeko modua erabat ezberdinak izan daitezke.