Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
Jesús Rafael Soto, Gortina zehargarria (1967/2002)
Niki de Saint Phalle, Kennedy–Khrushchev (1963)
Iruzkinak
Jacques de la Villeglé, Montparnasse geltokia, irteera kalea, uztailaren 12a (1968)
- Izenburua:
- Jacques de la Villeglé, Montparnasse geltokia, irteera kalea, uztailaren 12a (1968)
- Erakusketa:
- Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Artea eta politika | Materiala | 68ko maiatza | Paris | Auzo Latinoa | Montparnasse
- Artelan motak:
- Afixa | Ready-made
- Aipatutako artistak:
- Duchamp, Marcel | Villeglé, Jacques
Jacques de la Villeglé-ren lan entzutetsu hau Parisko horma batetik zuzenean hartutako benetako posterrez osatua dago. 1960ko hamarkadan, ready‑made edo “aurrez egina”ren ideia —hau da, objektu arrunt bat artelan bihur daitekeela dioen ideia— moda bizian zegoen. Kontzeptua Duchamp-en Bizikleta-gurpila obratik dator. Erakusketaren hasieratik gogoratuko duzu obra hori. Beraz, hemen, Parisko hormak ready‑made gisa erabiltzen ari da Villeglé.
Obra 1968ko uztailaren 12koa da. Hortaz, Parisen asaldura handia zegoen garai baten ondo‑ondokoa. 1968ko maiatzean Unibertsitateak greba egin zuen, eta ekintza horrek jarraitzaileak izan zituen Frantziako ikasle eta langileen artean. Horren eraginez, herrialdea ia erabat geldirik zegoen. Auzo latindarreko kaleetan istiluak gertatu ziren, eta polizia, armez hornituta, istilu haiek gas negar‑eragilez zapaltzen saiatu zen.
Villeglék egindako poster urratuen saski‑naski honek ongi islatzen du asaldura politikoko giro hori. Gasaren aurkako maskara jantzita duen militante baten irudia lehian da hauteskunde-iragarpen horiekin. Eta, behean, eskuinean, “Non” zorrotz hura.
Baina Villegléren lanak beste ohar bat egiten du ere. Izenburu espezifikoa eman zion –Gare Montparnasse edo Monparnasse geltokia‑, hain zuzen ere Parisko tren-geltoki garrantzitsuenetako baten izena.
“1968ko uztailaren 12a da. Montparnasse geltokiaz ari gara. Bertan, jendea trenetara igotzen da, Frantziako hegoaldera joateko. Eta hori izan zen 68ko arazoetako bat: de Gaulle‑ek autoak gasolinaz bete ondoren, eguzkia atera eta kaleak garbitu zirenean, eta geroz eta bero handiagoa egiten hasi zenean, oldar iraultzailea hil egin zen, iraultzaileek eta ikasleek ere oporrak hartzeko garaia zela pentsatu baitzuten. Gerora, 1968ko haserrea lasaitzen joan da, historia bihurtu da, iraganeko posterra bezalaxe”.