Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
Chaïm Soutine, Goitik behera irekitako idia (1923)
Pablo Picasso, Olga-ren erretratua (1923)
Iruzkinak
Constantin Brancusi, Txoria espazioan (1927)
- Izenburua:
- Constantin Brancusi, Txoria espazioan (1927)
- Erakusketa:
- Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
- Gaiak:
- Sorkuntza artistikoa | Forma | Materiala | Mugimendua | Montmartre
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Brancusi, Constantin
Txoria espazioan Errumaniako Constantin Brancusi eskultorearen lana dugu. Eskultura honen forma eder nahiz aerodinamikoak gorantz hegan egiten ari den txoria dakarkigu burura. Brancusik berak zioen bezala “erreala ez da kanpoko itxura, gauzen esentzia baizik”. Horretan oinarritzen da, hain zuzen, bere estilo berezia. Emaitza ia abstraktua da, eta, era berean, mugimenduaren sentsazioa atzematen da, hegan ari den txoria gogorarazteko.
Brancusik interes handia zuen materialen arteko kontrasteetan. Arreta handia jartzen zuen bere lanak jartzen ziren oinarrietan. Izan ere, sarritan, oinarriek multzo osoa osatzen dute bere lanetan. Horrela, lan honetan, argi ikusten da letoi benetan distiratsu eta islatzailearen eta oinarriko marmol zaindunaren arteko aldea.
Eskultura honen sinpletasun dotorea bat dator 1920ko eta 1930eko hamarkadetan modan zegoen diseinatzeko estiloarekin, art déco estiloarekin. Brancusi oso ezaguna egin zen Montparnasseko kafetegietako modako giroan. Estatu Batuetako aberatsak artista eta poetekin nahasten ziren; eta, gainera, bezero aberats horiek nahiago izaten zuten artista konbentzionalagoek egiten zituzten erretratuak. Handik hurbil, horrelako erretratuak ikus ditzakezue. Brancusiren lanekin kontraste ikusgarria osatzen dute. Garai horretan arte-mugimenduei dagokionez Parisen zegoen aberastasuna islatzen dute.