Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
Bernard Buffet, Gizona kaskezurrarekin (1947)
André Fougeron, Epaileak (1950)
Iruzkinak
Antonin Artaud, Autorretratua (1947)
- Izenburua:
- Antonin Artaud, Autorretratua (1947)
- Erakusketa:
- Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Erretratua eta autorretratua | Bigarren Mundu Gerra | Artea eta buruko gaitzak
- Mugimendu artistikoak:
- Surrealismoa
- Teknikak:
- Marrazkia
- Aipatutako artistak:
- Artaud, Antonin
Parisen 1947an egin zen erakusketarik harrigarrienetarikoa izan zen Antonin Artaud jenio surrealistak egindako irudi-bilduma. Artaud mugimendu surrealistari lotu zitzaion hasieran, baina bota egin zuten, 1930eko hamarkadan Krudelkeriaren Antzerkia asmatu aurretik. Krudelkeriaren Antzerkiak oinaze, atsegin, negar eta txilioen gune gisa aztertu zuen gorputza. Artaud bere bizitzako oso une mingarrian hasi zen margotzen, nerbio-krisialdi baten ondoren. Orobat, gerra garaian buruko gaixoentzako erietxeetan sartu zuten, eskizofrenia diagnostikatu baitzioten. Rodezen —Frantziako hegoaldean— elektroshock bidezko tratamendu gogorrak jasan behar izan zituen, anestesiarik gabe. Konortea galtzeaz gain, amnesia-aldiak ere pairatzen zituen, zentzua berreskuratzean. Hala ere, Ferdière doktore atsegin eta borondate onekoak ariketa-liburuak eman zizkion. Idaztera bultzatzeaz gain, marraztera ere bultzatu zuen. Parisa itzultzean, Artaudek ohiz kanpoko erretratu sail bati ekin zion, hein batean, dirua irabazteko, hain zen txiroa. Erretratu bakarra dugu hemen, baina artistaren autorretratu bikainena da. Bere burua den bezala azaltzen duen lan zorrotza da. Artistak papera begien inguruan markatu, eta bere irudiari zigarrokinaz eraso dio.