Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
Juan Gris, Gizona kafetegian (1912)
Marcel Duchamp, Bizikleta-gurpila (1913)
Iruzkinak
Robert Delaunay, Eiffel dorrea zuhaitzekin (1910)
- Izenburua:
- Robert Delaunay, Eiffel dorrea zuhaitzekin (1910)
- Erakusketa:
- Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
- Gaiak:
- Artea eta literatura | Artea eta teknologia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Geometria | Sinbologia | Paris | Montmartre
- Mugimendu artistikoak:
- Abangoardia | Kubismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Delaunay, Robert
Robert Delaunay-k 1910ean margotu zuen koadroa. Eiffel dorrea, erraz asko ezagutzen da garai hartan berria zen Parisko monumentu handia. Delaunay guztiz liluraturik zegoen Eiffel dorrearekin, eta askotan margotu zuen, ikuspegi desberdinekin. Batzuetan, Parisko arkitektura tradizionaleneko lanekin batera margotzen du. Hala ere, oraingo honetan toki exotikoagoan margotu du, palmondo artean, alegia. Izan ere, badirudi dorrearen goiko aldeak palmondoen ezkerreko adar kurbatu eta handiekin bat egiten duela. Irudi horrek Blaise Cendrars-en poema bat islatzen du. Izan ere, Cendrars poeta Delaunayren laguna zen, eta Eiffel dorrea eta palmondoa alderatzen zituen poema idatzi zuen. Montmartre horren garrantzitsu bihurtu zuen arrazoietako bat artisten eta idazleen arteko lotura estua izan zen.
Delaunayk artearen hizkuntza berria, kubismoa, erabili du, dorrearen egitura geometrikoa adierazteko. Elementu guztiak apurturik edo zatitan banaturik daudela ematen du. Eta, egia esan, margolanaren modernotasuna ederto egokitzen zaio gaiari. Delaunayrentzat, Eiffel dorrea modernotasunaren sinbolo zen. 1889an eraiki zuten, Iraultza Frantsesaren mendeurrenaren omenez. Tradizionalistek gorroto zuten. Hala ere, Parisko abangoardiako artista nahiz idazleek beste mende batean bizi zirela sumatzen zuten, eta mundu modernoaren ezaugarri guztiak pozarren ospatzen zituzten.