Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
Constantin Brancusi, Txoria espazioan (1927)
Piet Mondrian, Konposizioa marra bikoitz eta urdinarekin (1935)
Iruzkinak
Pablo Picasso, Olga-ren erretratua (1923)
- Izenburua:
- Pablo Picasso, Olga-ren erretratua (1923)
- Erakusketa:
- Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
- Gaiak:
- Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Erretratua eta autorretratua | Paris | Tradizioa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Picasso, Pablo
Picasso, kubismoaren dekanoa, pintura klasikora itzuli zen oso goiz, 1914an, nahiz eta saio abstraktuak egiten jarraitu zuen. Honako obra hau haren emaztearen, Olga-ren, erretratu bikaina dugu. 1923an margotu zuen, ia Ingres-en erara. Olga Errusiako balleteko dantzaria zen. Ordurako, Picassok engainatu egiten zuen bere amorantearekin, Marie‑Thérèse-rekin. Oso pentsakor eta triste ageri da. Ez dauka apaingarririk. Luxurik gabeko jantzi oso klasikoa darama (ez du bitxirik, ez eta ezkontzako eraztunik ere). Besoa besaulkiaren gainean jarrita du. Koadroaren hondoa grisez margoturik dago. Ez du inongo xehetasunik, eta horrek malenkonia-kutsua areagotzen du. Ezkerreko eskua margotzeko era leunak eta gerruntzeak Picasso margolariaren onena erakusten digute. Picassoren maisutasuna erakusten du, halaber, kolore gorrixkako eta gris sakoneko material jaurtiketak sortzen duen inpresioak. Ia betiereko erretratu hau oso ezberdina da erakusketako gainerako erretratuen aldean. Horrela, 1920ko hamarkadan Parisen bizi zen egunerokotasuna ikusten ari garelako irudipena ematen digu bete‑betean.