Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
Francis Picabia, Txekorraren adorazioa (1941‑1942)
Jean Dubuffet, Berthollet, ibai-karramarro bat duela sudur gainean (1947)
Iruzkinak
Jean Fautrier, 22. bahitua (1944)
- Izenburua:
- Jean Fautrier, 22. bahitua (1944)
- Erakusketa:
- Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
- Gaiak:
- Gizakia | Heriotza | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Bigarren Mundu Gerra | Nazismoa | Paris | Sentimenduak
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Eskultura | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Fautrier, Jean
Olio-pinturazko geruza lodiz egindako margolan hau Jean Fautrier‑ena da. Bigarren Mundu Gerra amaitzear zenean egin zuen, 1944an. 22. bahitua du izena. Gerrako izugarrikeriekin izan zuen harremanari erantzuteko egin zuen saileko margolanetako bat da.
Okupazio-garaian, Fautrierrek Parisko erdialdetik alde egin behar izan zuen, nazien susmoengandik ihes egiteko. Kanpoaldeko erietxe batean gorde zen. Ezkutaleku hartatik, erresistentzian aritzeagatik bahitutakoak taldeka fusilatzen zituztela ikusi zuen. Parisko estudiora itzuli zenean, ikusitakoa adierazteko beharra sentitu zuen. Margolan honetan, trazuak orbainen antzera daude marraztuta. Irudia zirriborroz egina dago, desitxuratua. Irain bortitzaren kutsua du, eta biktimek pairatzen zuten nortasun-gabeziarena ere.
1945ean seriea erakutsi zenean, margolanak ilaran jarri ziren, biktimak fusilatuak izan baino lehen jartzen ziren bezala. Horrek anonimotasuna areagotu zuen. Sortutako zirrara tragikoari esker, gerra osteko Parisko artista garrantzitsuena eta berritzaileena izatera heldu zen Fautrier.
Eskulturaren bitartez ere adierazi zuen gerran ikusitakoa. Ondoan, brontzezko eskultura ederra dugu, hura ere Bahitua izenekoa. Horren trazuak ere antzera aterata daude, ia‑ia ahazturaraino. Geratzen zaigun bakarra, André Malraux idazleak esan zuen moduan, “oinaze hieroglifikoa” da.