Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
Germaine Richier, Saguzarra (1946)
Jean Tinguely, Meta-Malevich (1954)
Iruzkinak
Yves Klein, Titulurik gabeko Antropometria (1960)
- Izenburua:
- Yves Klein, Titulurik gabeko Antropometria (1960)
- Erakusketa:
- Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artearen historia | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lan-prozesua | Jackson Pollock
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Klein, Yves
Titulurik gabeko Antropometria Yves Klein-ek margotu zuen 1960an, berak zioen bezala, “pintzel emeak” erabilita.
“Antropometria gizakia neurtzen duena da. Eta lan honek erabat abstraktua ematen duen arren, benetako gorputz biluziekin egina da. Yves Kleinek apartamentuan lan egin ohi zuen. Jackson Pollock lanean erakusten zuten irudiak ikusiak zituen, eta bere modeloak pintura urdinez estali zituen. Gero, mihise zuriaren gainean biratzeko eskatzen zien. Batzuetan Kleinek berak bultzatzen zien, irudi jakinak egiteko. Bataila handi baten itxura du. Gainera, 1960ko hamarkadako historiaren pintura ere bada ia. Marka abstraktuzko margolan informala edo informel-a dirudi. Europa osoko artistak halako lan abstraktuak egiten ari ziren, Estatu Batuetako espresionismo abstraktuak sortutako eraginari erantzunez. Gogora dezagun urdina ere oso kolore primitiboa dela. Yves Kleinen irudi, argazki eta filmetan azaltzen diren urdinez estalitako gorputzek historiaurreko irudiak gogorarazten dizkigute, tinta urdinez egindako gorputzen irudiak”.