Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
Piet Mondrian, Konposizioa marra bikoitz eta urdinarekin (1935)
Marcel Duchamp, Gioconda (1919)
Iruzkinak
Fernand Léger, Konposizioa esku eta kapeluekin (1927)
- Izenburua:
- Fernand Léger, Konposizioa esku eta kapeluekin (1927)
- Erakusketa:
- Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
- Gaiak:
- Artea eta industria | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Paris | Dudley Murphy | Kiki de Montparnasse | Zinema
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Le Corbusier, | Léger, Fernand
Fernand Léger-en Konposizioa esku eta kapeluekin 1927koa da. Oso koadro modernoa da mundu moderno baterako, ez bakarrik estiloagatik, baita filmei egiten dien erreferentzia bisualengatik ere.
“1924an, Dudley Murphy amerikarrarekin lankidetzan aritu zen Fernand Léger. Film esperimental oso garrantzitsua egin zuten: Ballet Méchanique edo “Ballet mekanikoa”. Obra honetan, filma bezala txuri beltzean dagoen zinta garraiatzaileko zerrendetan, mundu industrial berria iradokitzen zaigu, ziztu bizian pasatzen diren ardo-botila ideala, latorrizko koilara edota lastozko canotier kapela direla medio. Horiekin tartekaturik, Montparnasseko Kiki-ren, hainbeste artistaren lagun izandako modelo ospetsuaren ezpainak eta hankak azaltzen dira. Ballet mekanikoa filmeko elementu guzti horiez gain, badira bestelako formak: doughnut itxurako formak, profil misteriotsua, zeramikazko pipa ia purista, eta behe‑behean sinadura berezi txikia (Charlie Chaplin-en onddo-kapelua mugitzen ari den eskua). Bada umore ukitua ere. Baina koadro hau ez zen XVIII. mendeko Parisko Foch hiribideko apartamentu zaharkituetan jartzeko egin, txalet berrietan jartzeko baizik. Izan ere, etxe berri modernoak egiten hasiak ziren, etxe zuriak, horma zuriekin. Paris moderno eta berria eraikitzeko asmoz diseinatu zituen Le Corbusier‑ek. Arkitekto hori etorkizunari begira bizi zen, ez iraganari begira”.